Adingabe baten irudiak Internetetik ez kentzeagatik Kote Cabezudoren aurkako auzia instrukzio fasera itzuli da

  • Laugarren aldiz, atzeratu egin dute adingabe baten irudiak Internetetik ez ezabatzeagatik Kote Cabezudoren aurka zabalik dagoen auzia.


2022ko urriaren 19an - 11:22
Argazkia: Jose Ignacio Salazar
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adingabe baten irudiak YouTube web-orritik ez ezabatzeagatik irekita dagoen Kote Cabezudo argazkilariaren auzia berriz itzuliko da instrukzio fasera. Cabezudok irudi horiek Internetetik kentzeko agindu judiziala dauka, baina ez du halakorik egin eta asteartean hortaz auzia du zabalik bere kontra. Asteartean egin zuten auzi zaioa Donostiako Zigor Arloko epaitegi batean, ateak itxita, eta auziko iturriek jakinarazi dutenez berriz itzuliko da instrukzio fasera auzia.

Antza, aldeek behin betiko ondorioak aurkezteko unean Cabezudoren abokatuak behin-behineko defentsa idatzia aldatzea erabaki du, eta auzibidea baliogabetzeko eskatu. Eskaera aintzat hartu du magistratuak, eta ondorioz auzia instrukzio fasera itzuliko da. Epaiketaren data berri baten zain geratu dira aldeak.

Honekin, laugarren aldia da auzia atzeratzen dena. 2021eko martxoan atzeratu zuten lehenbizikoz, defentsak eskatu baitzuen auzi nagusiaren dokumentu bat eranstea. 2021eko urrian bigarrenez atzeratu zuten, deklaratzera deitutako peritu bat oporretan zegoelako. Eta aurtengo martxoan argazkilariaren aurkako auzi nagusia egiten ari zirelako atzeratu duten auzia beste behin.

Auzi nagusian 28 urtetik gorako espetxe zigorra agindu zuten Cabezudorentzat. Bortxaketa, sexu abusu, haur pornografia eta iruzur delituak leporatu dizkiote. Auzi nagusi horrek barnebiltzen ez dituen arrazoiengatik baditu bere aurkako bestelako auziak ere indarrean argazkilariak, asteartekoa kasu. Auzi nagusiaz aparteko kausa horien ondorioz, espetxean dago egun.

 

 

 

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.