Adin txikiko bati sexu abusuak egiteagatik kanporatu dute Eglantins taldeko entrenatzaile bat

  • 2022an Frantziako Vendée eskualdean entrenatzen zuen 11 urteko mutil bati sexu ferekak egin zizkion. Hendaiako Herriko Etxearentzat ere ari zen lanean, Aisialdi Gunean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 09an - 09:25

Joan den aste bukaeran, Hendaiako Eglantins futbol taldeak bere entrenatzaileetako bat kanporatu zuela jakinarazi zien bazkideei, "bere jarduerarekin bateraezina" den zigor judizial bat izan zuelako. Antxeta Irratiak jakin duenez, 2022ko urtarrilean Frantziako Vendée eskualdean ari zen entrenatzaile lanetan, eta bere etxean 11 urteko haur bati zakila ferekatu zion, haurrak geldiarazi zuen arte. Hiru hilabetera kontatu zion haurrak amari erasoa, eta honek salaketa jarri zuen.

Haatik, kondenarik ez zuenez, 21 urteko gizona Hendaiara etorri zen bizitzera, eta Hendaiako Herriko Etxeak kontratatu zuen. 2022ko urritik aritu da lanean Hendaian, bai futbol klubarentzat, baita Herriko Etxearentzat ere.

2022ko iraila amaieran Frantziako Futbol Federazioaren Pirinio Atlantikoetako adarrak iragarri zuenez, departamenduko bertze lau gazterekin batera Futboleko Monitore Brebeta pasatzen ari zen, aprendizgoan. Titulu horrek, bertzeak bertze, 8 urtetik beherako haurrekin lanean aritzeko aukera ematen du, eta UEFAren B lizentzia bat da. Eglantins taldean 15 urtetik beherako jokalarien ardura zuen ikasturte honetan.

2023ko abenduaren 11n, La Roche Sur Yoneko epaitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorrera, 3.800€ko isunera zigortu zuen, baita adin txikikoekin lan egiteko debekua inposatu ere, Le Journal du Pays Yonnais tokiko kazetak jakinarazi zuenez. Iturri berak gizonak erasoa onartu zuela zehazten du, baina haurrekiko erakarpenik ez duela eta "pedofiloa ez dela" aldarrikatu duela informatzen du.

Eglantins taldeak eta Hendaiako Herriko Etxeak joan den aste bukaeran izan zuten zigorraren berri, eta langilea kanporatu zuten, hark ere dimisioa aurkeztu zuelarik garai berean. Kotte Ezenarro auzapezak Aisialdi Guneko gurasoei igorritako gutun batean adierazi duenez, urtarrilaren 4tik ez da haurrekin lanean ari.

Hendaiako adin txikikoei laguntza

Herriko Etxea zein Eglantins taldea kirol munduan erasotuak izan diren haurrak laguntzen dituen "Colosse aux pieds d'Argile" elkartearekin harremanetan dira. Hala, heldu diren egunetan bertan, zigortutako gizonarekin harremana izan duten adin txikikoek laguntza psikologikoa eta hausnarketa eremu seguruak izanen dituztela azaldu dute bi erakundeek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Irakasle baten sexu abusuak salatu dituzte Getxoko eskola bateko lau familiak

Adingabeetako bati ospitalean sexu eraso zantzuak aurkitu ostean heldu dira salaketak. Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa abiatu duela eta lau salaketa jarri direla. Getxoko Europa ikastetxeak adierazi du irakaslea “zentrotik apartatu” duela eta... [+]


Onintza Enbeita: "Erasotzailea inpunitate osoz mugitzen den bitartean, biktima beldur da kalera bakarrik ateratzeko"

Mario Lopezek lau herritarri jarritako salaketa artxibatu egin du epaileak. Sare sozialak eta kaleak protestaz bete ziren, saskibaloi jokalari batek salatu zuenean Lointek Gernikako kirol entrenatzaile Mario Lopezek sexu gehiegikeriak egin zizkiola. Bueltan, Lopezek lau... [+]


2024-05-21 | ARGIA
Nafarroan epaitu gabe gelditu den bortxaketa bikoitza aztertuko du Estrasburgok

2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]


2024-05-08 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Eguneraketa berriak daude