Adimen artifizialean oinarrituriko teknologia kontrol sozialerako erabiltzen dute 75 herrialdek

  • Herritarrak era masiboan monitorizatu, jarraitu eta zelatatzea helburu duen teknologia aurreratua, adimen artifizialean oinarritua, ohiko bihurtzen ari da. Ikerketa baten arabera, dagoeneko gutxienez 75 dira berau erabiltzen duten estatuak, helburu polizial eta politikoekin, “batzuetan modu legalean, bestetan giza eskubideak urratuz”.


2019ko irailaren 25ean - 10:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azterturiko 176 herrialdeetatik 75etan dago presente teknologia hau, El Salton irakurri dugunez. Txina da liderra sektorean eta jendearen aurpegiak antzemateko teknologia ari da zabaltzen. Txina da kontrol sozialerako teknologiaren esportatzaile nagusia (Huawei, Hikvision, Dahua, ZTE enpresak daude atzean), baina AEBak ere ez dira atzean gelditu (IBM, Palantir eta Cisco enpresak, nagusiki). Franzia, Alemania, Israel eta Japonia dira lasterketa horretan aurrealdean dauden beste batzuk.

Teknologia honi esker, adibidez, AEB eta Mexiko arteko mugan gai dira dorre batzuetatik 12 kilometrora arteko distantzian pertsonak antzemateko, edo Jerusalem eta Zisjordania arteko mugan mugimendua hautemateko 3,2 kilometroko eremuan.

Ikerketak argi dio, teknologia hau gobernuek ez dute beti modu legalean erabiltzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
Eguneraketa berriak daude