Abu-Jamal kazetari eta Pantera Beltzetako kide ohia osasun egoera larrian da preso

  • Wesley Cook kazetari eta ekintzailea, Mumia Abu-Jamal izenez ezaguna dena, martxoaren 30ean ospitaleratu zuten diabete-krisi baten ondoren. Orain, berriro espetxera eraman dute.


2015eko apirilaren 9an - 10:11
Abu-Jamalen 2013ko argazkia eta gaur egun duen itxura. (Argazkia: RawStory).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

34 urte daramatza preso polizia bat hiltzea egotzita. Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten baina berak beti bere inozentzia aldarrikatu du.

Mumia Abu-Jamalengatik Kezkatutako Senitartekoen eta Lagunen taldeak (ICFFMAJ, ingelesezko sigletan) salatu du “kartzelako arduradunek ez ziotela beharrezko azkartasunez kasu egin” ospitaleratu aurretik.

RawStory atariaren arabera, ospitalera iritsi zenean odoleko azukre maila 779ean zuen kazetariak. Koma diabetikoa 800eko kopuruarekin gertatzen da. Philadelphia Daily Newsek argitaratu duenez, 30-35 kilo artean galdu ditu Abu-Jamalek azken asteetan.

Epaiketa berri baten eskaera

Mumia Abu-Jamalek adierazi izan duenez, poliziaren gehiegikeriak salatzeagatik kartzelaratu zuten. Amnistia Internazionalentzat ere, 1981eko epaiketak ez zituen nazioarteko arauak bete. Human Right Watch eta giza eskubideen aldeko hainbat taldek ere eskatu dute kazetaria berriro epaitzea.

Mumia Abu-Jamalen inguruko dokumentala ARGIAko multimedia atalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!