829 ikaslek 317 artikulu berri gehitu dituzte Euskarazko Wikipediara

  • Euskal Herriko Unibertsitatea protagonista izan da dinamika honetan eta lan gehiena  fakultate honetako ikasleek egin dute (parte hartu duten ikasleen % 94 EHUkoak dira).

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 28an - 08:57
Euskal wikipediakoak Bingen Zupiriarekin (Argazkia: uriola.eus)

Hitzarmen honen baitan, halaber, 817 artikulu berri gehitu dira antolatu diren lehiaketen bidez, eta 8-13 urte bitarteko haurrentzako Txikipedia ekimena sortu da. Horrela,  momentu honetan 1.710 artikulu horietatik 264 egiteke daude eta 781 laburrak dira (5.000 byte baino gutxiago).

“Akordioa 2019ko abendura arte luzatuko da, eta epe horretan egin gabe daudenak burutu beharko ditugu, laburrak diren asko luzatzen saiatuko gara eta gainontzekoak ere hobetzeko ahalegina egingo dugu, beti baitago hobetzeko tartea. Horrez gain,  1.710 gai horiekin erlazionatutako gaiak ere gehituko ditugu”, azaldu du Zupiriak. Adierazi duenez, zerrenda horren baitako  1.710 artikuluen luzera, batez beste, % 24 hazi da azken urtean zehar.

Unibertsitatearen parte-hartzea

Proiektu hau burutzeko eta helburuak betetzeko, metodologia zehatz bat sustatu da 2017-2018 ikasturtean zehar. Lehendabiziko pausoa egin beharreko lan guztia argitaratzeko lekua prestatzea izan zen. Horretarako,  ‘Hezkuntza Ataria’ izeneko gunea sortu zen. Atari dinamiko honek 1.710 artikuluen zerrendarako sarbide erraza eskaintzen du, baita lehiaketen jarraipenerako banerra, ikasleentzako baliabideak eta egiten ari diren proiektuen jarraipen loturak ere. Sortu zenez geroztik 7.000 bisitatik gora jaso ditu.

Euskarazko Wikipedia elikatzeko prozesuan parte hartzen zuten lagunei bidea errazteko asmoz, tutorialak eta esku-orriak ere euskaratu dira. Laguntza orrialdeak ere gaurkotu dira, editatzen ikastea errazagoa izan zedin. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko, proiektuaren dinamizatzaileek  46 ikastaro eman dituzte fakultate ezberdinetan 2017-2018 ikasturtean.

Unibertsitateekin batera egin edo hobetu diren lan gehienak UPV/EHUko ikasleen parte-hartzeari esker egin dira. Gutxienez 829 ikaslek hartu dute parte (askok talde-lana egin dutenez, ziurrenik gehiago izan dira), eta egin edo hobetu diren 1.033 artikulu horien bitartez (317 egin eta 716 hobetu) milioi bat hitz baino gehiago gehitu dira Euskarazko Wikipediara.  Artikulu horiek 256.000 ikustaldi izan dituzte sei hilabetetan eta 330 irudi berri ere gehitu zaizkie.

Prozesu honetan parte hartu duten  ikasle gehienak unibertsitateko laugarren mailan daude (% 52,6), eta beste % 21,1 hirugarren mailan dago. Ikasleen % 85 baino gehiagok balorazio ‘ona’ edo ‘oso ona’ egin du ariketa honetaz, eta guztien % 94,7k errepikatzeko prest daudela esan dute.

Txikipedia

2018-2019 ikasturtean zehar sustatu den beste proiektu nagusietako bat Txikipedia ekimen aitzindaria izan da, 8-13 urte bitarteko umeentzako Euskarazko Wikipediaren baitako bertsio bat. Hasiera batean helburua zen 8-13 urte bitarteko haurrentzat Frantzian sortutako Vikidia sustatzea, baina horrek zenbait arazo zekartzan (ezezaguna zen, zailtasun teknikoak zituen…).

Testuinguru horretan sortu zen Txikipedia sustatzeko ideia. Haurrentzako entziklopedia honek lotura zuzena du  Euskarazko Wikipediarekin eta Norvegiako wikilariek proiektua sustatzen lagundu dute. Gaur, entziklopedia honek umeentzako moldaturiko  1.070 artikulu ditu, eta 13.300 bisita izan ditu sortu zenetik. Gainera,euskara aitzindaria izan da proiektu hau garatzen.

Euskarazko Wikipedia gaur

Euskarazko Wikipediak 294.000 artikulu ditu gaur egun eta  25.895.000 artikulu irakurtzen dira urtero (egunero 70.000 euskarazko artikulu irekitzen dira). Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen artean akordioa sinatu zenetik  12.410 artikulu berri sortu dira, horietako asko lankidetza honek ahalbidetu dituen bideei esker. Akordioa hiru urtekoa da (2017-2019) eta Eusko Jaurlaritza  200.000 euro inbertitzen ari da urte bakoitzean Euskarazko Wikipedia hobetzeko.

Munduko entziklopediarik irakurriena da Wikipedia, eta mundu zabaleko 300 hizkuntzatan argitaratzen da. Artikulu gehien dituzten hizkuntzen artean  31. postuan dago euskara, iaz zegoen postu berean. Hala ere, kalitateari dagokienez hiru postu igo ditu eta 52. postuan dago gaur egun.

 

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal wikipedia
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-01-17 | Sustatu
Wikilari euskaldunak, genero arrakala zuzentzeko ahaleginean

Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.


2024-01-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipediaren urte bikaina, kantitatez eta kalitatez

Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen... [+]


Euskarazko bilaketa-emaitzak hobetu du Google-k, "hizkuntzen tratamendu egokiagoa" lortzeko

Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.


2023-02-01 | Sustatu
Wikipedia, artifizioak eta artifiziala (adimen artifizialaz ikuspegi optimista bat)

Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.


Eguneraketa berriak daude