%80tik gorako kutsadura jaitsierak astebetean Nafarroako hiriguneetan

  • Martxoaren 11n Osasun Mundu Erakundeak koronabirusaren hedapena pandemia izendatu zuenetik eta martxoaren 19ra arte, hirietako kutsaduraren oso jaitsiera handia izan da Nafarroako hiri eremu handienetan. Etxean egoteko agindu ofiziala eman zenetik gertatu da hau eta autoaren erabilera txikiak azken urteetako aire kalitate onenak ekarri ditu.


2020ko martxoaren 21an - 09:51
Iruñeko Labrieko jaitsiera autoz hutsik. (Arg.: X. Letona)

Autoek igortzen duten nitrogeno dioxidoa (NO2) da zehazki kopuru handietan jaisten ari den gasa. Hainbat tokitan, esaterako Iruñean eta Altsasun, %80tik gorako jaitsierak izan dira. Nafarroako hamar gunetan daude kutsadura mota hau kontrolatzeko neurgailuak eta horietatik Iruñean, Tuteran, Hiriberrin eta Altsasuan jaitsi da gehien, Diario de Noticias-ek dioen arabera.

Altsasun, adibidez, %86ko jaitsiera izan da, airean dagoen NO2 kopurua 29 mikrogramotik 4ra jaitsiz. Gainerakoan, beherakada nabarmenenak Iruñean izan dira. Martxoaren 11koa ohi baino kutsakorragoa izan zen eta Iruñeako Gurutze Plazan ordutik eta hilaren 19ra arte %82ko jaitsiera izan zen; kutsadura ohikoagoa izan zen martxoaren 12arekin erkatuta ere jaitsiera oso handia izan zen, %67koa. Iturrama auzoan %83ko jaitsiera eta Arrotxapean %75,6. Tuteran bi neurgailu daude eta beherakada handiena izan duenak %56,25 jaitsi da.

Kutsaduraren beherakada hauek ohikoak izan ziren Txinan eta beste hainbat lekutan ere. Iragan astearteko datuak jasota, Bartzelonan astebetean %45eko jaitsiera izan zen eta Madrilen %75, Greenpeaceren arabera. Nafarroako datuek airearen kalitatea neurtzen duen Nafarroako webgunean ikus daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude