80 urte Gernika bonbardatu zutela

Zuzeneko jarraipena
  • 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuen Condor Legio alemaniarrak Gernika, frankistekin kolaboratuz. Egun osoan zehar oroituko dute urteurrena.

Ongi Etorri Gernika ekimena egingo dute asteburuan
Gernika munduan: Euskal Herritik kanpo ere gogoan izango dute urteurrena

Rosarioko, La Platako eta Buenos Aireseko (Argentina) Euskal Etxeetan urteurrena oroitzeko ekintzak antolatu dituzte astean zehar eta gaur omenaldiak egingo dituzte. Amerikako Estatu Batuetan ere gogoratuko dute bonbardaketa. Boisen erakusketa egingo dute Euskal Museoan. Berlinen ere egitarau zabala antolatu dute aste honetarako. 

Hiriak eta Nazioak Memoriaren aldeko konferentzia egin dute Europako Parlamentuan
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koralak Escuderoren 'Gernika' opera berreskuratu dute

Saio bereziak egingo dituzte egunotan Euskal Herriko hiriburuetan. Gaur Bilbon eskainiko dute, ostegun eta ostiralean Donostian.

 

Juan Manuel Santosek, Timochenkok eta Gervasio Sanchezek jasoko dute Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko 2017ko Gernika Saria

Lehen saria Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño FARCeko buru jasoko dute. Bigarrena Gervasio Sanchez gerra fotokazetariak jasoko du. Gaur banatuko dituzte sariak, Gernika-Lumon.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
2022-04-26
Emilio Aperribai, Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratakoa
"Alemaniako gobernuak barkamena eskatu zuen bezala, Espainiakoak ere eskatu beharko luke"

Eguneraketa berriak daude