80 pertsonak dastatu zuten Bermu Okerra

  • Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez, "Hurbileko eta urrutiko animalitxo arraroak, periferietako iratxoak eta dantzari amorratuak hurbildu ziren bertara".

Nuturk taldea Bermu Okerra jaialdian jotzen, Kontsastako ostatuan.

2024ko urtarrilaren 02an - 13:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egun osoan zehar 80 pertsona inguru pasa ziren Kontrastako Tabernatik, jana eta edana dastatu, zuzeneko musikaz gozatu eta jendearekin solastera. Balorazio positiboa egin dute eguerdirako dena prest egon zedin goizean goizetik bafleak eta lapikoak martxan zituzten antolatzaileek: "Pintxoak eta babarrun katilua hustu ziren bezalaxe, bertaratuen gosea zein gozamen gogoa asetuta geratu zen".

 

 

 

Itzala taldea emanaldia eskaintzen.

 

 

 

"Gure mendi eta herrietan espazio ziurrak eta goxoak sortzen" jarraituko dutela iragarri dute Asteriskes kolektiboko kideek.

Musika talde hauek eskaini zuten kontzertua: Nuturk, Las Klitorixxx, Galbaie eta Itzala.

 

 

 

Las Klitorixxx oholtzan.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transfeminismoa
Eguneraketa berriak daude