%6ren berririk ez Nafarroan


2020ko azaroaren 27an - 13:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sektore publikoan inbertitzeko ahalegina hertsiki lotuta dago sektoreko lan-baldintzekin eta, beraz, sektorearen kalitatearekin, gizarte justu eta baldintza berdinekoaren zutabe den aldetik. Inbertsio nahikoa eginez gero, eskola publikoak dagokion lekua izanen luke, ratioen jaitsieraz mintza gintezke, interinitate tasa murriztu, erretiroaren baldintzak hobetu…

2021ean 821 milioi euro bideratuko dira Nafarroako Hezkuntzara. 2020arekin alderatuta, 63 milioi euro gehiago, horietatik 26,7 milioi COVID-19arengatik egiturazkoak ez diren partidak dira eta 36,7 milioi Nafarroako Hezkuntzako aurrekontu orokorretan izandako igoera "arruntari" dagozkio. Argi dago zenbateko horiek ez direla izanen, sarri, hezkuntza publikoaren funtsezko aldaketaren giltza.

Aurrekontu proiektu honek biltzen ditu osasun egoeraren ondorioz hartu diren ezohiko neurriak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ratioa 20ra jaistea eta ikastetxeetako ordu kopurua handitzea. Neurri horien berezitasunak ez du eragozten berekin dakarten aurrekontu ahalegina onargarria ez izatea eta, beraz, gastu hori 2022ko aurrekontu proiektuan finkatzea eskatzen dugu.

"Steilasek publikoaren alde eginen duten aurrekontuak eskatzen ditu, aurrekontu nahikoak, aparteko partidak finkatzetik hasita, etapa guztietako ratioen jaitsierari estaldura emanen diotenak, 0-3 hezkuntza zikloa duintasunez jantziko dutenak"

Ez gabiltza ameskerietan; jakin, badakigu egoera ekonomikoa ez dela hoberena, baina garaia da, aspaldiko partez, Nafarroako zerga sistema aldatzeko, etorkizuna zorpetzearen karta bakarrera hipotekatu gabe, eta fiskalitate duin eta progresiboago baten alde egiteko. Gobernatzen gaituzten alderdi politikoek ausardiaz jokatu behar lukete beste eredu baten alde, aberastasuna banatu dadin eta kalitatezko zerbitzu publikoak berma daitezen.

Igoera hau positiboki baloratuagatik, uste dugu ez dela nahikoa. Ez da aski Nafarroako Gobernuak eta hura sostengatzen duten alderdiek akordio programatikoan planteatutako konpromisoak gauzatzeko. Akordioak dioen bezala, "Hezkuntzarako eta beketarako baliabide publikoen pixkanakako igoera, Nafarroa gure inguruko herrialde aurreratuenen batez bestekoan kokatzea (BPGaren %5)" ahalbidetzea; konpromiso hori jasotzen du berriki onartutako LOE aldatzeko Lege Organikoak ere: "Hezkuntzako gastu publikoa handitzea, barne-produktu gordinaren %5era arte gutxienez". Aurrekontu-proiektu honek dakarren Hezkuntzako gastua BPGaren %3,9 da, 2019ko aurrekontuarekin alderatuta 0,5eko igoerarekin, bi aurrekontu proiektu falta dira ezarritako helburua erdiesteko, UNESCOk gomendatzen duen gutxieneko %6tik urrun oraindik. Ez da nahikoa, halaber, "Nafarroako Hezkuntza Publikoa Hobetzeko Ituna" osorik betetzeko, ezta gobernu akordioak ezarritako beste helburu batzuk betetzeko ere, hala nola itunen berrikuspena, derrigorrezkoak ez diren etapetan horiek murriztea edo itunak ukatzea ikasleak sexuarengatik bereizten dituzten ikastetxeei.

Kontzertuen berrikuspena egin beharrean, partida hau ia 10 milioi euro handitu da, unitate berriak itunduta derrigorrezko etapetan eta derrigorrezkoak ez diren aurre eta ondorengo etapetan; Nafarroako Aldizkari Ofiziala da horren lekuko. Publikoa finantzatzea lehenetsi beharko litzateke itunpekoaren aurretik; aurrekontuetan kalitatezko eskola publiko baterako partidak lehenetsi, hezkuntzarako eskubidea bermatuta eta ikastetxea aukeratzeko askatasun iruzurtian oinarritzen diren hezkuntzako enpresak finantzatu gabe utzi.

0-3ko partida ekonomikoa, 800.000 euro handitu den arren, ezin da egiturazko gehikuntzatzat hartu, COVID-19aren partida bat baita. Beharrezkoa da hura hurrengo aurrekontuetan finkatzea, aurrekontu guztiaren handitzearekin batera, 11,3 milioi euro eskas, zikloaren publifikazioari bidea ireki eta duintasuna lortzeko 3-6 hezkuntza etapan dituzten lan-baldintza berdinetan.

Bukatzeko, Steilasek publikoaren alde eginen duten aurrekontuak eskatzen ditu, aurrekontu nahikoak, aparteko partidak finkatzetik hasita, etapa guztietako ratioen jaitsierari estaldura emanen diotenak, 0-3 hezkuntza zikloa duintasunez jantziko dutenak, Hezkuntza Ituna guztiz betetzea ahalbidetuko dutenak eta ikastetze kontzertatuen pribilegioak ezabatuko dituztenak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Eguneraketa berriak daude