60.000 pertsonak ezingo dute bozkatu Nafarroan, jatorria eta egoera juridikoa direla-eta

  • SOS Arrazakeriak protesta egin du Hauteskunde Batzorde probintzialaren aurrean, Nafarroan bozkatzeko eskubidea aitorturik ez duten herritar guztien boto eskubidea eskatzeko. Diotenez, 60.000 pertsona inguruk ezingo dute bozkatu maiatzaren 28ko hauteskundeetan, eta adierazi dute "presazkoa" dela eskubide hori onartzea.


2023ko maiatzaren 26an - 11:26
Azken eguneraketa: 13:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

60.000 pertsona inguruk igandean ezin bozka ematea, "gizartean bizirik jarraitzen duen arrazismo instituzional eta estrukturalaren" beste adibide bat dela adierazi du Sos Arrazakeriak. Administrazioek ez dutela arazo horretaz hitz egiten gaineratu du eta eskubide politiko eta sozial horiek pertsona guztiei onartzea "presazkotzat" jo dute. Era berean, esan dute Nafarroan bizi diren pertsona guztien eskubideak aintzat hartzen dituzten hauteskunde programak falta direla adierazi dute.

Espainiako Estatuan egoera administratibo irregularrean dauden 500.000 erregularizatzea eskatu dute, eta alderdi politikoei Espainiako Konstituzioaren 13.2 artikulua aldatzeko eskatu diete: "Artikulu horrek berariaz baztertzen ditu pertsonak, bozkatzeko eskubidea nazionalitatearekin lotzen delako".


2023ko ekainaren 13
Erreakzioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.