5.000 preso palestinar baino gehiago gose greban Israelgo kartzeletan

  • Presoek joan den ostegunean hasi zuten gose greba Israelgo agintaritzak atxilotu berri dituen palestinarrekin elkartasunez.


2014ko maiatzaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Palestinarrak gose greban daudenekin elkartasunean. (Argazkia: Maan Images)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maan News hedabide palestinarrak adierzi duenez, Palestinako Agintaritzak atxiloketa aferetarako daukan ministroak, Issa Qaragek, adierazi du presoak zera eskatzen ari direla: Israelek utz diezaiola kargurik gabe eta epaiketarik egin gabe pertsonak atxilotuta edukitzeari. Joan den apirilean epairik gabe atxilotutako 100 palestinarrek amaiera eperik gabeko gose greba hasi zuten baita ere Israelgo kartzeletan.

Antzeko egoera, 2012ko akordio batek 2.000 preso palestinarren gose grebarekin amaitu zuen. Akordioan palestinarren aurkako epairik gabeko atxiloketekin amaituko zutela adostu zuten. Martxotik hona, ordea, 183 palestinar zeuden oraindik atxiloketa administratibopean.

Qaragek Israel jo du egoeraren errudun eta protesta gisa joan den maiatzaren 9a “Haserre eguna” deklaratu zuen. Eguerdiko otoien ostean, presoekin elkartasunean hainbat ekintza solidario egin zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude