5.000 lagun baino gehiago hil ditu orain arte Ukraina-Donbasseko gerrak

  • Egunotan eskalada berrian sartuta dago Donbassen Ukrainako armadak eta eskualde horren independentzia aldarrikatu duen erresistentzia errusiazaleak daramaten gerra, non zeharka (edo ez hain zeharka) talka egiten ari baitira batetik Europar Batasuna eta NATO eta bestetik Errusia.

Mariupolek erasoan hildakoak lurperatzen atzo. (Argazkia: Yahoo)

2015eko urtarrilaren 28an - 10:44
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailean alde guztiek Bielorrusiako Minsken sinatutako akordioak ekarri zuen su etena urtea bukatzerako ahuldua zen eta 2015.a hastearekin gogortzen joan dira batekoen eta bestekoen erasoak.

Donetskeko aireportuaren kontrola eskuratzeko artilleriaren bonbardaketek bidea ireki diote eskualdeko bigarren hiri nagusia den Mariupoleko guduari. Egoera egonkortzen ez baina arrisku handiagoetara berotzen doala erakusteko, atzo Kieveko legebiltzarrak eman du urrats berria Errusia deklaratuz Ukrainaren etsai.

Bitartean, hilabeteotan gizenduz doa biktimen meta. Urtarrilaren 23an Nazio Batuek Erakundeak iragarri du 5.000 baino gehiago hil direla orain arte eta balitekeela kopurua askoz handiagoa izatea: "Death toll in Ukraine conflict exceeds 5,000, may be 'considerably higher' – UN”.

Balkanetako gerren itxura gero eta handiagoa hartzen ari den arren Ukraina-Donbasseko gatazka, Europan mugimendu bakezaleen erreakziorik eza nabarmena da.  


Eguneraketa berriak daude