%48ko soldata igoera lortu dute NH Villa de Bilbao eta Barceló Bilbao Nervión Hoteletako garbitzaileek

  • NH Villa de Bilbao eta Barceló Bilbao Nervión hoteletako gela garbitzaileak greban zeuden joan den azaroaren 2tik hona, beren lan-baldintzak hobetze aldera. Soldatak Constant taldearen estatu mailako lan-hitzarmenekoak ziren.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 19an - 09:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Barceló Bilbao Nervión hoteleko garbitzaileek gelako 2,5 euro jasotzen zuten (honek hilean 800 euroko soldata esan nahi du, aparteko pagak barne); kontratuak, gehienak aldi baterakoak, lege iruzurrean eginda zeuden, eta ratioak gehiegizkoak ziren. Benetako esplotazio egoera, alegia.

NH hotelaren kasuan, berriz, duela bi urte izan zen gatazkaren ondoren soldata urtean 13.000 euro gordinekoa zen.

Abenduaren 12an NH Villa de Bilbaoko azpikontratako langileek amaitu egin zuten greba, enpresarekin akordioa iritsi ondoren; soldatak 2019an %30 gehituko dira (urtean 17.500 euro), eta 2020an ostalaritzako hitzarmena oso-osorik aplikatuko zaie (20.000 euro inguru), hots, grebari esker 13 hilabetetan soldatak %48 igoko dira, eta ostalaritzako hitzarmen probintzialeko baldintza guztiak ere bermatuko dira.

Barceló Bilbao Nervión hoteleko gela garbitzaileentzat 2019 urteko igoera %30ekoa izango da (urtean 17.500 euro); 2020an 18.500 euroko soldata izango dute, eta 2021ean ostalaritza hitzarmena aplikatuko zaie oso-osorik; hartara soldatak urtean 20.000tik gora eurokoak izango dira.

Gainera, enpresak berronartu egingo ditu greban kaleratutako langileak edota kontratua amaitu zaienak, eta aldi baterako beste langileentzat lan-poltsa bat sortuko du, kontratatzerakoan lehentasuna izan dezaten.

Bi hoteletan Constant taldeak lan egutegi bana egingo du, lan egunak, egun libreak, oporraldiak eta jai egunak jasotzeko; izan ere, horrela saihestuko dira orain arte era guztiz irregularrean eta ordainik gabe gertatzen ziren lanordu gehigarriak.

Behin akordioa sinatuta, Barceló Bilbao Nervióneko langileek greba bertan behera utzi eta lanera itzuliko dira asteazken honetan.

ELAk gatazka honetan langileok lagundu ditu eta bi hoteletako azpikontratetan dihardutenei zorionak helarazi dizkie, beren lan baldintzak hobetzeko egin duten borroka dela eta, horrela pairatzen ari ziren esplotazio egoerari amaiera eman baitiote.

Azkenik, greban izan diren langileek eta ELAk hotelen inguruan bizi diren auzokideei esker ona adierazi nahi diete kantak, bozinak eta aldarrikapenak jasateagatik eta barkamena eskatu dute borrokak eragin dituen eragozpenengatik.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


Gasteizko lorezainak negoziazioetara bueltatu dira 100 greba egun eta gero, Jaurlaritza erdian

Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. 


BSH eta Billabesetako langileek babesa adierazi diote elkarri Iruñeko kaleetan

BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]


Eguneraketa berriak daude