30.000 manifestarik Kurdistanen aldeko martxari amaiera eman diote Estrasburgon

  • Estrasburgon 30.000 pertsona batu dira Kurdistanen aldeko manifestazioan, igandean, hedabide kurduen arabera. Abdullah Öcalan mugimendu kurduko buruaren askatasuna, Kurdistango estatusaren aitortza eta Turkia Afrinen egiten ari den bonbardaketak berehala gelditzeko eskatu dute.


2018ko otsailaren 20an - 10:17
Kurduen aldeko mobilizazioa Estrasburgon (Arg: VOA news)

Aurreko urteetan bezala, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren egoitza-hiriak Europatik etorritako kurduak hartu ditu, gehienak Frantzia eta Alemaniatik iritsitakoak. Otsailaren 9an Luxenburgotik abiatutako 200 internazionalistak gidatu dute Estrasburgoko manifestazioa.

Amaiera eman dio diasporako kurduek antolatutako Martxa Internazionalari. Egun bat lehenago Ginebran izan ziren, Nazio Batuen Erakundearen egoitzaren parean.

Mobilizaziora hurbildu nahi izan zutenek zailtasunak izan dituzte, polizia frantsesak hiriko sarrera gehienak itxi baititu. Antolatzaileek salatu dute martxa eragozteko asmotan egin dutela.

Manifestazioa ekitaldi handi batekin bukatu da: komunikatu bat irakurri dute, nazioarteari eskatuz Rojava eskualde kurdu-siriarrean Turkiaren okupazioaren aurka neurriak hartzeko. Alabaina, ekitaldiaren bukaeran faxista turkiarrek eraso egin diote Batasun Demokratikoko Alderdiko (PYD) kide baten autoari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude