36, 21 eta 14 hilabeteko espetxe zigor eskaerak Tubacexeko hiru grebalariren kontra

  • Eskualdeko langileak dira guztiak eta kartzela zigorrei ez ezik, isun ekonomikoei ere egin beharko diete aurre. Otsailaren 23an atxilotu zituzten auzipetuak, Laudioko Tubacex enpresako lantegiaren atarian gertatutako protestetan.

Otsailaren 23an istiluak gertatu ziren Laudioko Tubacexeko lantegiaren aurrean. Argazkia: Iñaki Montes
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 02an - 10:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tubacexeko hiru grebalariren kontrako eskaera fiskalak egin dituzte Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi dio langile bati, eta 14 hilabetekoa beste biri. Akusazio partikularrak, ordea, 36 hilabeteko kartzelaldia eskatu du beharginetako baten aurka. Horrez gain, isun ekonomikoak ere proposatu dituzte.

Hiru grebalariak lanuztearen 9. egunean egindako protestan atxilotu zituen Ertzaintzak. Egun horretan, lantegiko sarrera oztopatu zuten hainbat beharginek, zuzendaritzaren autobusari pasatzen ez uzteko. Istiluak berehala hasi ziren, eta oihartzun handia izan zuten irudiek.

Goizeko lehen atxilotuaren kontra, 14 hilabete

Lehen istiluekin batera, grebalari bat eraman zuen atxilo poliziak. Horri 14 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin dio fiskalak, agintaritzaren aurkako erasoa leporatuta. Zehazki, egozten diote ertzain bati ostikoak eta ukabilkadak ematea, eta zenbait lesio eragitea. Agenteak bost eguneko baja hartu zuen.

Horrez gain, poliziaren erlojuari 480 euroko kalteak sortzea ere egotzi diote. Langilearen aurkako isunak 560 eurokoak dira, lesioengatik eta ordulariagatik. Aiaraldea Komunikabidea langilearekin harremanetan jarri da eta guztiz ukatu ditu akusazioak.

Bigarren atxilotuari 14 hilabete fiskalak, 3 urte baino gehiago akusazio partikularrak

Goizean, baina beranduago, Ertzaintzak beste grebalari bat atzeman zuen. Fiskalaren bertsioaren arabera, langile horrek bi ertzain bultzatu zituen istiluen kontrako furgonetaren aurka, bortizki. Biek izan omen zituzten lesioak. Agente batek astebetez hartu zuen baja eta besteak, aldiz, 62 egunez. Fiskaltzak 14 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin dio agintaritzaren aurkako erasoagatik, baina akusazio partikularrak, bi ertzain salatzaileen izenean, eraso bikoitza leporatu dio. Horrek esan nahi du 18 hilabeteko bi zigor ezarri nahi diotela grebalariari, hau da, hiru urte baino gehiago guztira.

Isun ekonomikoei dagokienez, fiskalak eskatu ditu 1.120 euroko zigorra lesio arinak sortzeagatik, gehi 150 euro astebeteko baja hartu zuen poliziarentzat eta 3.772 euro 62 eguneko baja hartu zuen agentearentzat. Akusazio partikularrak 1.200 euroko eskaera egin du lesio arinengatik, 490 euro astebeteko bajagatik eta 4.340 euro 62 eguneko baja dela medio.

Arratsaldeko atxilotuari, 21 hilabeteko zigor espetxe eskaera

Atxiloketak arratsaldera arte luzatu ziren otsailaren 23an, eta beste grebalari bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak. Kasu horretan, agintaritzaren kontrako erasoa eta erresistentzia egotzi dizkio fiskaltzak, 12 eta 9 hilabeteko espetxe zigor eskaerak, hurrenez hurren. Delitu arinengatik 3.300 euro inguruko isun ekonomikoari egingo dio aurre langileak.

Behargin honekin ere mintzatu da Aiaraldea Komunikabidea eta langileak uste du akusazioa zentzugabea dela. Hasteko, zigor gehiena agintaritzaren kontra erasoa egiteagatik delako. Bere ustez, atxiloketaren bideoan bertan ikus daiteke beharginak ez zuela Ertzaintzaren kontra jo, eta alderantziz izan zela.

 

Horrez gain, langileak uste du ironikoa dela erresistentzia egoztea, besoan behin betiko lesioa eragin baitzion poliziak atxilotzean eta, horregatik, hain zuzen, mugitzen zen eskuburdinak jartzen zizkioten bitartean:

Espetxe zigor eskaera larriagoak

Otsailaren 23ko atxilotuak 8 hilabete iraun zuen grebaren lehenengoak izan ziren, baina ez bakarrak. Zehazki, lau urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorrak egin ditu fiskalak martxoaren 25ean egondako istiluen harira salatutako hiru gazteren kontra. Nabarmentzekoa da gazte horiek ez zirela ezta atxilotuak izan, gero heldu zitzaizkien salaketak etxera.

Halaber, martxoaren 25eko liskarrak ez ziren hain larriak izan, gutxienez, otsailaren 23koekin alderatuta. Gogoratu beharra dago otsailaren 23an Ertzaintzako zenbait sindikatuk eskatu zutela baimena berriro gomazko pilotak erabiltzeko, 15 agentek zauriak izan zituztela argudiatuta.

Absoluzio bat

Errepresioaren zerrenda, dena den, nabarmen luzeagoa da Tubacexeko grebalariei dagokienez. Aintzane Mendia amurrioarrak absoluzioa lortu zuen azaroan, ertzain bat eraso izana leporatu baitzioten. Sententziak argi utzi zuen poliziaren bertsioak ez zuela oinarririk

Horrez gain, isun ekonomiko ugari heldu zaizkie grebalariei, Mozal Legea baliatu baitu hainbat aldiz Ertzaintzak. Hori gutxi balitz, Laudioko Udaltzaingoak ere salatu zituen langileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude