322 lider politiko hil dituzte Kolonbian 2 urteetan, azken biak asteburuan

  • Bake prozesua hedabide nagusien agendetan egon da, baina titular horien atzean beste errealitate bat ere badago: 322 lider politiko hil dituzte bi urtean; 49 FARCeko kide ohiak dira. Aurtengo zifrei erreparatuta, jada 33 buruzagi politiko hil dituzte. Azkenak asteburu honetan: FARCeko bi kide ohiei eraso egin diete. Hirugarren eraso bat ere izan da, lider indigena baten aurka, baina bizirik irten da.


2018ko otsailaren 21ean - 13:14
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bi hauteskunde izango dituzte aurten Kolonbian. Bata Kongresua osatzeko eta bestea Errepublikako presidentea izendatzeko. Telesurrek jasotako informazioaren arabera, lehen hauteskundeak hurbildu ahala, giroa berotzen ari da: ziurrenik biktimek ezingo dute parte hartu hauteskundeetan eta horrek hautsak harrotu ditu. “Alde guztiak” aintzat ez hartzeaz leporatu diote herritarrek Santos presidenteari.

Katerine Torres bakea helburu duen erakunde bateko koordinatzailea da eta Kolonbia berri bat eraikitzeko prozesuan gakoak zeintzuk izan behar diren zehaztea konplexua dela azaldu dio Telesurri. Hala ere, estatuak jokatu behar lukeen papera nabarmendu du, pentsaera aldaketa bat ematen ez bada, indarkeria gabeko herrialdea berreraikitzea ezinezkoa izango dela iritzita: “Estatuak barne etsai baten ideia elikatu du historikoki; bere auka doan edo ezberdin pentsatzen duen edonoren aurka egiteko legitimitatea eman dio bere buruari. Logika horrekin jarraitzen badu, iraganeko mamuak berriro irtengo dira”.


Kolonbiako bake prozesua kanalean gehiago
2022ko maiatzaren 24
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

2020eko martxoaren 24
Johana Acosta, Cauca Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkarteko (ACIN) kidea
"Ama Lurraren askapena da gure borroka nagusia, konkistan kendu zizkiguten lurrak berreskuratzen ari gara"

2019ko uztailaren 24
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
"Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...