270 suhiltzaile bolondres aurkeztu dira Nafarroan osasun arloan laguntzeko prest

  • Suhiltzaileek, beren lan jardunalditik kanpo, osasun garraio sarea indartu eta anbulantzien desinfekzio eta garbiketa lanetan lagunduko dute. Ostiralean bertan, bi anbulantzia jarriko dituzte martxan, Covid-19a duten pertsonak eramateko

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 27an - 12:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

24 ordutan 270 suhiltzaile aurkeztu dira bolondres, zerbitzu zuzendaritzatik egin zaien ez ohiko lanak egiteko deialdian. Suhiltzaile hauek, beren lan jardunalditik kanpo, osasun garraioan lagundu eta Tutera zein Lizarran, anbulantzien garbiketa eta desinfekzioan lan eginen dute.

Krisialdia lehertu baino lehen, LAB sindikatuak oharra bidali zien suhiltzaileei, egoerak horrela eskatuz gero ez ohiko lanak egiteko prest azal zitezen. Suhiltzaileen zerbitzu zuzendaritzak asteazkenean egin zuen deialda, bolondresekin lan poltsa bat antolatzeko asmoarekin. 24 ordutan 270 suhiltzaile aurkeztu dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.