Aberri Eguna balkoietan eta leihoetan ospatzeko deia luzatu dute

  • Konfinamendu garaia izanki, bakoitzak bere etxetik Aberri Eguna ospatzeko deia luzatu du herritar talde batek. Ikurrina edota Nafarroako bandera atera eta elkarrekin kantuan aritzeko gomita egin diete herritarrei ekimenaren antolatzaileek.


2020ko apirilaren 04an - 12:38

Batera; konfinamenduagatik etxean egonda ere, guztiak batera. Horra nola ospatu nahi duten aurtengo Aberri Eguna apirilaren 12ko hitzordurako deitzaileek. "Baliatu dezagun 2020ko salbuespen egoera hau Aberri Egunari zeregin berri bat emateko: euskal komunitateko kide sentitzen garen guztioi erabakimena, garapen kolektibo eusgarria eta berdinzalea emango ligukeen Euskal Herria aldarrikatzea. Zinez sinesten dugulako, eskubide guztien jabe izango den gure nazioa eraikitzean, mundua hobetzen ari garela guri dagokigun partean". Horra hor 27 euskal herritarrek izenpeturiko "Euskal Herria Batera" agiriko pasarte bat.

Gomita luzatu dute: Aberri Egunaren kari, apirilaren 12an ikurrina edota Nafarroako bandera bistaratuz, balkoira edota leihora ateratzeko deia egiten diete euskal herritar guztiei. Euskal irratien bidez zabalduko den kantu bera guztiek batera kantatzeko hitzordua ere eman diete. Zehazkiago, apirilaren 5ko 12:30tan jakinaraziko dituzte ekintza zehatzak www.aberrieguna2020.eus webgunearen bidez.

Koronabirusaren izurritearen erdian izanki, osasun krisian bizia galdu dutenak gogoratu, dolua adierazi eta zaintzan dabiltzanei eskerrak emateko ere baliatu nahi dute aurtengo Aberri Eguna.

Koronabirusak eragin krisialdi honetan euskal komunitateak bere indarra erakusten duela diote agiriaren izenpetzaileek. Eragile, erakunde eta herritarron arteko lankidetza ere aldarrikatu nahi dute, bakoitzak bere ahotsari uko egin gabe baina, egoerak hala eskatzen duenean batera jarduteko ahalmenarekin. Lankidetzaren garrantzia azpimarratzen ere dute: "Eztabaida demokratikoaren gainean eraikitzen den lankidetzak indartuko baitu gure herri izaera, sentimendu eta nortasun desberdinekin osatua. Indar horrek eramango du gure herria erabakimena duten herri libreei dagozkien eskubide politikoen jabe izatera". Nazio eraikuntzaren oinarrian komunitate bat egotea  ezinbestekotzat jotzen dute ere, zer-nolakoa izan beharko duen ere zehaztuz: "guztion bizitza duina eta eskubide oinarrizkoak bermatuko dituena; eta baita pertsonen arteko berdintasuna nahiz elkarrenganako zaintza eta errespetua sustatuko dituena".

Hitzordu kolektibo hori sare sozialetan zabaltzeko deia ere egiten diete herritarrei: "Bakoitzak bere desioak adieraziz egindako argazkiekin josi dezagun mosaiko digital erraldoi bat, Aberri Egunean sare bidez mundura zabalduko dena".

Talde sustatzaile anitza

Horra hor agiriaren izenpetzaileak:

1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.

2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.

3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.

4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.

5. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa.  Idiazabal, Gipuzkoa.

6. Basilio Garcia Mayo, Udaltzaina. Amurrio, Araba.

7. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.

8. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.

9. Cristina Jacas Mateu, Suhiltzailea. Soraluze, Gipuzkoa.

10. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.

11. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.

12. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.

13.  Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria. Ataun, Gipuzkoa.

14.  Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.

15. Iratxe Gonzalez Morcillo, Medikua. Portugalete, Bizkaia.

16. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.

17. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.

18. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.

19. Maialen Sáez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.

20. Marijo Monco Garcia, Garbitzailea. Lezo, Gipuzkoa.

21. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.

22. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.

23. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.

24. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.

25. Pello Otxandiano Kanpo,  Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.

26. Terexa Lekunberri Indart, Antropologoa. Ortzaize, Nafarroa  Beherea.

27. Xabier Barandiaran Irastorza, Soziologoa. Ataun, Gipuzkoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude