2012ko aurrekontu luzatuekin
jarraituko du Nafarroak

  • UPNren gobenuak aurkeztutako kontu publikoen proiektuak ez du babesik jaso eta 2014an aurrekontuak luzatuta jarraituko du Nafarroak, bigarren aldiz.


2013ko abenduaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nafarroako oposizioa batu egin da 2014ko aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 18an atzerapenarez eta inongo babesik gabe iritsi zen Parlamentura 2014ko aurrekontu proiektua. Proposamena aurkeztu aurretik Bilduk, Geroa Baik, Aralar-NaBaik eta Izquierda-Ezkerrak iragarri zuten osoko zuzenketa aurkeztuko ziotela. Iragan astean PSNk, goi karguen gehiengo osoak hala erabakita, oposizioarekin bat egingo zuela berretsi zuen.

PPNren babesa besterik ez lukete izanen aurrekontuek, izan ere alderdiko Enrique Martinen esanetan, “proiektua hobetu daiteke, baina atzera botatzea akats politiko eta sozial larria da”.

Hortaz, Foru Gobernuak ez du gehiengo nahikorik izango Parlamentuan aurrekontuak aurrera ateratzeko eta 2012koekin funtzionatu beharko du.

Oposizioko alderdiek kritikatu dute Barcinaren Gobernuak ez duela aurrekontuak aurrera ateratzeko saiakerarik egin eta ez duela negoziatzeko borondaterik erakutsi. Egoera horren aurrean hauteskundeak aurreratu beharko liratekeela uste dute.


Aurrekontuak kanalean gehiago
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.