2013ko azaroan GHK-k Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera uzteko erabakia eta enpresa multzoari eman beharreko kalte ordainaren erabakia bertan behera utzi dute auzitegiek.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
BilduDonostiako udal gobernuak herri galdeketen araudiaren proposamena aurkeztu du astelehenean. Prozesu sozial baten bitartez landu du araudia eta Donostian erreferendum izaera ez duten hiritar kontsultak arautu nahi ditu.
Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, PPren eta UPNren bozkei esker, lanpostu publikoetan euskarak atzerriko hizkuntzak baino balio gutxiago ez izatea eskatzen zuen mozioa. Bilduk, Aralarrek eta I-Ek aurkeztu dute mozioa. Geroa Baik alde bozkatu du eta PSN abstenitu egin da.
Zerbitzu juridikoak aurka agertu arren, Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartu du kalamuaren aldeko taldeak erregulatuko lituzkeen herri proposamena tramitatzea, PSN, Bildu, Aralar eta I-Eren botoei esker. PPk eta UPNk aurka bozkatu dute.
Donostiako Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek argazki bateratua atera dute asteartean, Donostia 2016 egitasmoari babesa eskaini asmoz.
Bakartxo Ruiz (Iruñea, 1977) Bilduren bozeramailea da Nafarroako Legebiltzarrean eta, Goicoechea aferaren orrialdea pasata, burua gehiengo berrian jarria du. PSNrekin ezin bada, alternatiba haiek gabe osatuko dutela diosku, gizarteak emango duela horretarako... [+]
Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzarrak 2013an onartutako etxegabetzeen aurkako legea berretsi du. Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako proposamenak PSN, Bildu eta Aralarren babesa izan du. UPNk eta PPNk aurka bozkatu dute.
Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.
PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu... [+]
Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.