2008-2009ko hazkunde baxuetara itzulita, kezka da nagusi munduko ekonomian

  • Krisi ekonomikoaren urte gogorrenak izan ziren 2008 eta 2009a. Hamar urte baino gehiago pasata, datu makroekonomikoek erakusten dute garai hartako hazkunde baxuetara itzultzen ari dela munduko ekonomia.


2019ko martxoaren 13an - 16:53
Mantsotzen ari da munduko ekonomiaren hazkundea eta krisi berri baten kezka areagotu du horrek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Munduko ekonomia ahultzen ari da potentzien arteko gerra komertzialek hauspotuta eta azken urteetako hazkunde zikloa amaitzear egon liteke, ATTAC erakundeko Marco Antonio Morenok idatzi duenez. 2018ko munduko BPGaren hazkundea hartu du horren seinaletzat: %2,1 hazi zen iazko azken hiruhilekoan, urte bereko erdialdean jasotako %4ko hazkundetik urrun.

Ez hori bakarrik, jarduera ekonomikoak beherantz doaz AEBetan, Erresuma Batuan, Kanadan eta Eurogunean, Alemanian eta Italian barne. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak astelehen honetan kezkak areagotu ditu, erakunde horretako kide diren estatu gehienetan jarduera ekonomikoak mantsotzen ari direla iragarriz.

Morenoren ustez, hainbat datu begiratu daitezke, baina emaitzen tamainak erakusten du, oro har, ekonomia nahiko azkar ari dela indarra galtzen. Aste honetan begirada guztiak Txinan jarrita egongo direla ere nabarmendu du: Asiako erraldoiak argitaratu behar ditu txikizkarien salmenta datuak, inbertsioekin lotutakoak, baita kreditu eta ekoizpen industrialari dagozkionak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude