200.000 kilometro baino gehiago egin dituzte euskal presoen alde

  • Uztailaren 25an bukatu da Izan Bidea dinamikaren harira Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta martxa. Orotara, presoen alde herritarrek buruturiko 200.000 kilometro baino gehiago zenbatu dituzte. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei bilera baterako gomita luzatu die Sare plataformak.


2020ko uztailaren 27an - 10:03

Uztailaren 25an bukatu da Izan Bidea dinamikaren harira Sarek antolaturiko hirugarren bizikleta martxa. Orotara, presoen alde herritarrek buruturiko 200.000 kilometro baino gehiago zenbatu dituzte aplikazio bati esker. Urruntze politikaren bukaera, preso gehienei ezartzen zaien lehen graduaren progresioa ahalbideratzea, eta gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea izan dira Izan Bidea-ren bidez luzatu diren aldarrikapenak.

Hauteskundeak pasa berri direla, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdi politikoei bilera baterako gomita luzatu die presoen eskubideen alde lanean dabilen plataformak. Aitzineko legegintzaldian lortutako akordioak berritzea nahi du Sarek, "espetxe politika humanoago baten alde, euskal presoek jasaten dituzten eskubideen urraketei amaiera emateko". Presoek "etxera itzultzeko bidea hartu" behar dutela erranik, horren alde elkarlana eta indar metaketa bideratzeko deia egin du plataformak.

Elkartasuna Xistor-i

Egun horretan egin zuten ere elkarretaratzea Senperen Frederic Haranburu Xistor-en askapena exijitzeko. 30 urte pasa ditu presondegian eta herenegun baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin bazuen ere Frantziako Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak, berehala dei egin zuen terrorismoaren aurkako fiskaltzak. Hori horrela preso segitzen du Haranburu Xistor-ek.

Erabaki hau salatzeko elkarretaratzea burutu zuten Senperen hamarnaka herritarrek. "Badugu gaitasuna mobilizatzeko, ez gara etxean gelditzen, eta hori da gure indarra». Irailaren 19rako mobilizazio egun bat antolatuko du Bake Bideak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude