2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da argitaletxearen nobedade bakarra, Barruan komikia eta Zaldi Berdea eleberria ere kaleratu berri ditu.
Euskarazko kartzelako literaturaren erreferentea da Ataramiñe argitaletxea. Aurten bete du mende laurdena, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoek idatzitako 47 argitalpenekin bizkarrean. 2002tik gaurdaino, presondegietako murruak arrakalatu ditu literaturaren bidez, barrote arteko errealitatearen berri ematen duen sorkuntza kalera ateraz; eleberri, saiakera, komiki, poema, bertso eta itzulpen lanek osatzen dute hogei urteotan ondutako katalogoa.
Presoen lagunei eta senideenei aitortza egin diete argitaletxeko kideek. Horien laguntzarik gabe, egindako bidea ez litzatekeela posible azpimarratu dute, maiz beren laguntzari esker atera baitira kalera presoek sortutakoak, "kontrabandoan". "Kolektibotasunaren aldarrikapen bat da hau, kolektibotasuna zigortuta dagoen gune batean", argitaletxeko Oier Gonzálezen hitzetan.
Antologia
Hogei urteko bidean mugarria jarriko du kaleratu berri duten antologiak. Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017 izenburupean, 2002 eta 2017 urteen artean argitaratutako lan kolektiboen aukeraketa egin du Jon Urain Larrañagak; 150 lanetik 71 hautatu ditu, izan testu, marrazki edota eskulanen irudiak.
Argitaratutako lan guztien artetik zeintzuk hautatu erabakitzeko, zenbait irizpide erabili ditu. Euskarazko lanei eman die lehentasuna, eta gai aldetik lehenetsi egin ditu kartzelarekin lotutako testuak. Bilduma osatzeaz ez ezik, hitzaurrea idazteaz ere arduratu da Urain. Bertan azaldu duenez, "kartzelako euskal literaturak ibilbide oso-oso luzea dauka, zorionez literaturarentzat, eta zoritxarrez egile horientzat", Izan ere, Linguae Vasconum Primitae liburuan Bernat Etxeparek bere 1516ko kartzelako egonaldia aipatzen du.
Xanti Iparragirre Perurenaren (1934-2022) bertso batean oinarritu dira argitaletxeko kideak antologiari izena emateko: Urrun da zeru urdina/ urruntasunaren mina/ gainetik kendu ezina/ espetxeetan dauden haientzat/ besarkadarik handiena/ Ni urrun bizi naiz baina/ egin nahi dut ahalegina/ ahal badut atera mina.
Antologiaz gain, beste bi lan berri ere atera ditu labetik argitaletxeak. Komikia da bata, eta Barruan jarri dio izena Gartxot pseudonimoa darabilen egileak. ETAko kide izateagatik 2000ko hamarkadan atxilotutako gizona da protagonista, eta fikzioa bada ere, errealitatetik edaten du lanak. Protagonistak berak eta beste zenbait euskal presok azalean bizitakoetan oinarritua dago.
"Kartzelak itzal luzea du kalean ere". Gartxot egilearen hitzak dira, eta arrazoi horrexegatik ez du bere izen-abizenez sinatu lana, gibel solasean azaldu duenez: "Zoritxarrez gaur egun ere preso ohiok maila askotan jasaten dugun estigmak behartu nau komiki hau ezizena erabiliz argitaratzera. Horrela ez balitz, agian nire lana galduko nuke, edota semeak arazoak izango lituzke eskolan, bikotekideak lanean...".
Zaldi berdea da Ateramiñeren beste nobedadea, Jose Mari Sagardui Moja Gatza-ren memoria liburua. 1980an espetxeratu zuten Sagarduy, 22 urte zituela, eta 52rekin atera zen kalera, 31 urteren buruan, 2011n. Parot doktrina aplikatuta, aurreikusita zeukan irteera eguna bi urtez atzeratu zioten. Kartzelaldi luzean bizitakoak kontatzen ditu eleberriak, eta 1993ko bere ihesaldi saiakera du ardatz: Granadan (Andaluzia) preso zegoela ihes egiten ahalegindu zen, baina teilatutik harresiraino joateko zintzilikatu zenean lurrera erori zen. Besoak eta hankak hautsita, lurrean botata zegoela, Guardia Zibilek jipoitu egin zuten. "1993ko martxoaren 6an izan zen hori, eta egun horretan berean, zazpi urte geroago, jaio zitzaion alaba ere: 2000. urteko martxoaren 6an. Eta, orduan, lur jota geratu zeneko egun hori helduleku bihurtu zitzaion, eta aurrera egiteko motibo. Eta hori da liburuaren zentzua", kontatu du liburuarekin lagundu dion Xabier Izagak.
Joseba Sarrionandiak idatzi du hitzaurrea, Izagak epilogoa, eta Unai Iturriaga arduratu da azaleko irudiaz.
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025
Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]