Abenduaren 19an "demokrazia" hitzaren atzean elkarretaratzea egin dute milaka herritarrek, Bateragune auziko epaiketa berriz egitearen aurka. 189 elkarretaratze Euskal Herrian egin dira, eta bana Santiagon (Galizia) eta Bartzelonan.
Bilboko elkarretaratzean hartu zuten parte Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguezek. Beste auzipetuek, aldiz, Rafa Diezek, Sonia Jacintok eta Miren Zabaletak, haien herrietako bilkuretan hartu zuten parte.
Berriako kazetari Imanol Magrok jaso ditu Bilboko elkarretaratzean Unai Urruzuno legebiltzarkideak EH Bilduren izenean egindako hitzartzea: "Espainian 'inboluzio' baten bila dabiltzan sektore boteretsuak daudela salatu zuen, Auzitegi Gorenak harturiko erabakiak 'sustatzen'. Gauzak hala, konponbidea Euskal Herrian kokatu zuen Urruzunok: 'Sektore subiranista eta progresistei dei egiten diegu, ez soilik gaurkoan bezala eraso hauei herri gisa erantzuteko, baizik eta herri gisa agenda demokratiko baten barruan jarduteko eta egunerokotasunean elkarrekin aritzeko'".
Naizek jaso ditu Miren Zabaletak Iruñeko elkarretaratzean egindako hitzak: "Aberrazio juridiko bat da, termino politikoetan demokraziaren, bakearen eta justiziaren eraso gisa soilik ulertu daiteke. Autoa denoi zuzentzen zaigu, Bateragune auziko bost auzipetuei ez ezik, Espainiako Estatuan bidi zen inboluzio antidemokratikoaren eta deriba autoritarioaren aurka dauden pertsona, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiei ere bai".
Hona hemen sare sozialetan zabaldu diren hainbat argazki:
-#Bateragune auzia salatuz eta demokrazia defendatuz.
-Segurtasun orokorreko legeari buru egiteko prest karrikak hartuz.
-Igandeko lanaren aurka, langileen eskubideak aldarrikatuz...
Herria martxan ! pic.twitter.com/YVI48RPbDh
— Aitor Servier (@aitor_servier) December 19, 2020
Donostian #bateragune kasua berriro epaitzea gaitzetsi dugu. Demokratikoki irabazi ezin dutena epaitegietan salatuko dutellako faxistek.#bateragune es el 1er ejemplo del #lawfare que los fascistas intentarán en los juzgados al no poder ganarlo democráticamenten las urnas. pic.twitter.com/VsUQtG6qv3
— Aitzole Araneta (@AitzoleAraneta) December 19, 2020
Hoy hemos salido a la calle para reivindicar que, en un estado democrático no se puede permitir la judicialización de la política. Ni tuvo sentido en su momento, ni lo tiene ahora. Benetako #Demokrazia ta giza eskubideak bermatzea aldarrikatzeko irten gara kalera. #Bateragune pic.twitter.com/T6lCPHR3nM
— Amaia Arenal Vidorreta 🔻 (@amaia_av) December 19, 2020