1.800 pertsona baino gehiago bizi dira kalean EAEn

  • Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hamar udalek egin dute ikerketa. Urriaren 29ko gauean egin zuten zenbaketa eta kalean bizi diren 1.836 pertsona zenbatu dituzte egoera horretan.


2015eko martxoaren 06an - 10:59
Kalean bizi diren 1.836 pertsona zenbatu dituzte. (Argazkia: "Joxemai"/Wikipedia).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizkaia, Gipuzkoako eta Arabako hamar udalerritan egin zuten ikerketa Berria egunkariak jaso duenez: Bilbon, Donostian, Gasteizen, Barakaldon, Getxon, Portugaleten, Santurtzin, Sestaon, Laudion eta Irunen. EAEko biztanleen %53 bizi da hiri horietan. 1.836 lagun horietatik 323 zeuden kalean, gainerakoak berriz gizarte zerbitzuen egoitzetan.

Zenbatutako horien %75 inguru gizonezkoak ziren. Kalean aurkitutako gizonezkoen ehunekoa altuagoa da, %87,6. 1.836 pertsona horien artetik, %10 adingabea zela ere ikusi da ikerketan. Urrian jardunaldi batzuk egingo dira Bilbon ikerketaren datuetan sakontzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Eguneraketa berriak daude