14. aldikotz, zorionak EHLG!

  • Urteak jin, urteak joan, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen bilan baten egiteko mementoa jina da. Badu orain 14 urte EHLG sortu dela, Euskal Herriko laborarien aldeko tresna lekuan emana izan dela. Orduko, ELB-ko laborariak ohartu ziren laborantza iraunkorraren aldeko gune horren beharra bazela. Duela 20-25 bat urte, gisa bereko gogoeta emana izan zen jada, Arrapitz federazioaren baitan. Horren ondorioz, anitz elkarte sortu ziren (APF/Idoki, BLE, AFOG, Sagartzea, Buru Beltza, etab.). Orduko Euskal Herriko laborarien borondatez emanak izan ziren garapen aldeko elkarteak, Paueko laborantxa ganberaren nihungo laguntzarik gabe.


2019ko urtarrilaren 14an - 09:52

EHLG-k ere egin du bide, bere zerbitzuak biderkatuz (gaur 19 langile baditu), segipen indibidualak eskainiz (instalazioak, PAC, AREA dozierak, jarraipen juridikoa, etab.). Anitz proiektu kolektibo bideratu dira (Herriko ogi eta haragia, Nouste Ekilili, Xapata, Pirenaika etab.). Herriko etxeeri buruz eraman ditugu hainbat lan : mendi eremu kudeaketak, lurren erabilera, diagnostikak, uraren aldeko lanak Errobi sindikatarekin. Euskal Herriko etxaldeeri buruz behatoki bat plantan ezarri dugu. Natura 2000 inguruan anitz laborarik diru laguntzak ukan dituzte. Alta, Paueka laborantxa ganberak nola ez du Natura 2000 kritikatu!

Nola ez aipa Lurrama saloina arrakastatsua. Berrikitan Loire-Atlantique departamendura gonbidatuak izan gira Euskal Xerriaren inguruan egin den “Vache Nantaise” aldeko bestara (laborari, hautetsi, herritar). Ikaragarriko harrera ona ukan dugu. Han ziren 50 000 ikusliarren aitzinean, gure laborantza eredua aurkezteko zinez harro ginen.

Orain, Euskal Herriko laborantza erakunde publiko baten aldeko desmartxak eremaiten ditugu. Euskal Herriko laborarien zergak Euskal Herrian gelditu behar dute hemengo garapen proiektuak aitzinera eramaiteko.

Gaurko bilan baikor hau posible izan da laborari anitzek gure zerbitzuen beharra senditu dutelako (Euskal Herriko erdia baino gehiagok). Dinamika baikor hori haratago eramaiteko gogoa dugu eta zuen laguntza beharrezkoa dugu. Manera bat baino gehiago bada gure sustengatzeko : laguntza ekonomikoa ekarriz, Lurrama saloinan parte hartuz, gure zerbitzuak baliatuz eta bixtan dena, bozka paperra ongi baliatuz, beti laborarien alde.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude