Larunbatean, otsailaren 8an goizeko 11:00etan, 120 pertsonek parte hartu dute Bizi!-k antolatu duen "autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena"-ren estreinan Biarritzen, Europako biribilgunean. Guiness World Records–eko ordezkaria den Xan Pionaziria Jaunak balioetsi ondoren, Ingurumenaren Grenelle-eko Kattalin Berdeberdiak zorionak eman dizkio Biarritzeko Auzapezari egin duen ezin sinetsizko trikun-trakunarentzat. Alabainan, Ingurumenaren Grenelle-ari saldu ondoren proiektu anbiziotsu bat Biarritzeko hirian autobusendako berezitua den bide batekin, eta horrela usaian ez bezalako diru laguntza inportantea lortuz Trambus proiektuarentzat, Michel Veunac Jaunak lortu du azken honen aurrekontuarekin, autoendako bakarrik diren hainbat bide osoki arraberritzen. Ez da autobusendako berezitua den bide bakar bat eraikia izan Europako biribilgunetik kanpo: zer balentria!
Hainbat hiritan, bihurgune argi bat hartua izan da mugikortasun eztiei toki gehiago eskaintzeko eta horren bidez berotegi efektuko gasen isurketen ttipitzeko. Egunez egun, dena autoari eskaintzen dion garaiak eremuak galtzen ditu. Baina, Michel Veunac-ek ez du hori hola ikusten. Europako biribilgunean egin duen hitz hartzean, hitzeman du bere datorren agintaldian, segituko duela errekor berri batzu gainditzen, erridikuluaren arloan: bizikleta bide baten sortzea 3,57m-koa, 2 post-it-etan aurkezten ahalko den bizikletaren aldeko plan bat, autokidetzarako aparkaleku bat, toki batekoa, etab.
Gaur, sekulan baino gehiago, hautetsien beharra badugu. Ez bakarrik, nahasmendu klimatikoaren gelditzeko engaiatzen direnen beharra, baizik eta bereziki, beren engaiamenduak gauzatzen dituzten, eta, trantsizioarentzat diren diruak behar bezala erabiltzen dituzten hautetsien beharra.
Bizik gomitatzen ditu zerrendak engaiatzerat bide horretan, Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Ituna izenpetuz. Itun horrek 7 neurri aurkezten ditu, haietarik batek tokialdatze jasangarria hunkitzen duelarik.
Bozkatu aitzin, herritarrek egiaztatzen ahal dute ea zerrenda Itunarekin engaiatu denez. Zeren aurten, inoiz baino gehiago, ekologia ezin da detaile bat izan Herriko Etxeetako programentzat.
Itun honen zabaltzeko Martxa handi bat antolatua da, martxoaren 2tik 7ra, astelehenetik larunbatera, Ipar Euskal Herrian zehar. Mauletik Baionara, Martxa hau Biarritzen pasatuko da ostiralean, martxoaren 6an, bertan garraioen eta mugikortasunaren gaiak aipatuak izanen direlarik.
Egun hortan, Trambusaren ibilbidean ibiliko dira parte hartzaileak, argi uzteko Ingurumenaren Grenelle-eko eskaintza deialdian zer aintzin ikusia zen. Topaketa finkatua da ostiralean, martxoaren 6an, 18:00etan, Aguiléra aitzinean, denak elkarrekin ibiltzeko eta datozen hautetsiei ulertarazteko engaiamendu zehatz bat itxoina dela haien partez.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen... [+]
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.
Pilaketak saihesteko, Euskotrenek aparteko neurriak ezarri ditu Bat txartel pertsonalizatua tramitatzeko. Neurriaren lehen hilabetean, nahikoa izango da NANa edo familia-liburua aurkeztea doako garraioa eskuratzeko.
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]