“1.000 egun, mila mezu, mila muxu”

  • Adur Ramirez de Aldak, Oihan Arnanzek eta Jokin Unamunok 1.000 egun beteko dituzte kartzelan larunbatean. Presoei elkartasuna adierazi eta haien askatasuna eskatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek.

Altsasuko hiru gazteen askatasuna eskatzen duten kartelak. Artxiboko argazkia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Larunbatean 1.000 egun beteko dira 2016ko azaroaren 14an Altsasuko bederatzi gazte atxilotu zituztenetik, zerbitzuz kanpo zeuden bi guardia zibil eta haien bikotekideak jipoitzea egotzita.

Mila eguneko espetxealdia salatu eta gazteen askatasuna eskatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Altsasun. Goizeko 9:30ean Beriain mendira egingo dute igoera Unanutik. 12:00etan, tontorrean, gazteen aldeko ekitaldia eta argazki masiboa egingo dute, eta ondoren “1.000 egun, mila mezu, mila muxu” ekimena aurkeztuko dute.

Ekimen honekin, Euskal Herriko herri, hiri eta auzo askotara mezu liburu bat eraman nahi dute, preso dauden gazteei mezu bat idazteko. Larunbatean bertan mezu bat idazteko aukera izango da. Mendi martxaren ostean, 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Altsasuko Foru Enparantzan, eta kolektiboki mural bat margotuko dute. Mendi martxara joan ezin direnentzat egun osoko egitaraua izango da Altsasuko Foru Enparantzan: erakusketa, bideo proiekzioa eta elkartasun postuarekin.

 

 

 

Egitaraua.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude