100 atxilotutik gora Londresko armen nazioarteko ferian

  • Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Defentsa eta Segurtasun Hornikuntzen feriaren (DSEI) kontrako protesta astean 100 lagunetik gora atxilotu ditu Londresko poliziak. Armak bertara iristeko errepideak blokeatu nahi izan dituzten ekintzaile baketsuak izan dira atxilotuak.


2017ko irailaren 12an - 09:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irailaren 4tik 11ra izan da protesta astea eta egun bakoitzean aldarrikapen baten arabera egin dira mobilizazioak. Israeli armak saltzearen kontrako egunarekin hasi zen, nahiz eta Turkia eta Saudi Arabiaren kontra ere aritu ziren manifestariak. Arma nuklearren kontrako eguna eta pertsonen mugimendu askatasunaren aldekoa izan dira ere.  

DSEIren kontra Arma Feriaren Artea erakusketa antolatu dute ere. Banksy graffitigile ezagunak “herritarren drone kolpea” lana egin du. Artista ezagun gehiagok ere egin dute ekarpena, adibidez Peter Kennard, Guerilla Girls eta Darren Cullen-ek.

DSEI Defence and Security Equipment International deitzen da munduko arma ferietan handiena eta Londresko ExCeL erakustazoka erraldoian irailaren 12tik 15era egingo da, jendeak hiltzeko teknologiarik sofistikatuenen inguruan tratuak egin ditzaten mundu osotik iritsitako ekoizle, erosle, bitartekari, agintari eta militarrek.

Banksy graffitigileak egindako lana.

Armagintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.