Gizartea > Animalien eskubideak > Zezenketak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Zezenketak
Zezenketak defendatzeko euren irudia erabili izana salatu du Blusen eta Nesken Komisioak

Gasteizko jaietako zezenketak defendatzeko egindako marrazki bizidunen bideoa ezabatzeko exijitu dute. Protesta modura, asteleheneko Gran Prix-ari uko egin zioten.


Zezenketak debekatu ditzaten exijitzeko odolez zikindu dira hainbat ekintzaile Iruñean

PETA eta Animas Naturalis taldeek deituta, protesta egin dute 75 ekintzailek udal plazan, "odolik gabeko sanferminak" aldarrikatzeko.


Zezenketen inguruan galdeketa egiteko eskatu dio EH Bilduk Bilboko alkateari

Ekainaren 18an Bilbon zezenketen aurkako manifestazioa egin zen, Ez da festa bat, irain bat da lelopean. EH Bilduk Bilboko alkate Juan Mari Aburtori eskatu dio zezenketen inguruko galdeketa egiteko.


2016-05-04 | Lander Arbelaitz
Donostiako herri galdeketen araudia baliorik gabe utzi dute Estatuko abokatuaren eskariz

Baliorik gabe utzi dute Herri Kontsulten udal araudia Donostian, EAEko auzitegiak onartu egin baitu Espainiako Estatuaren abokatuak jarritako inpugnazioa.


2016-03-30 | Jon Torner Zabala
Zezenketei bultzada emateko eskatu du UPNk Kongresuan

UPNk legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan, zezenketaren alde urratsak eman daitezen, "zezenen aldeko herritarrei sentsibilitate eta gizatasunik eza leporatzen dieten horien" kontra.


2016-03-16 | Lander Arbelaitz
Zezenketei buruzko herri galdeketa egin dadin 10.000 sinadura aurkeztu dituzte

Donostia Antitaurina Orain mugimenduak 10.000 sinadura aurkeztu ditu Udalean zezenketen inguruko galdeketa egin dadin. Aurreko legegintzaldian indarrean jarri zen araudiak dio kontsulta bat egiteko gutxienez 8.000 aurkeztu behar direla.


Zezenketak diruz laguntzea baztertu du Europar Parlamentuak

Berdeaktaldeak emendakina jarri die Europar Batasuneko aurrekontuei, funts europarrak zezenaren heriotza eragiten duten jardueretara bidera ez daitezen. Parlamentuaren gehiengoa testuaren alde agertu da: 438 diputaturen babesa jaso du, aurkako botoa 199k eman duten bitartean.


2015-08-24 | ARGIA
Bilboko Aste Nagusiko zezenketak auzitan: publiko gutxi, gastu handia

Bilboko zezen plazako harmailak ia hutsik erakusten dituen argazkiak zeresana eragin du sare sozialetan: bestelako eztabaidez aparte, Aste Nagusiko programako zezenketek erakartzen al dituzte herritarrak?


Zezenketen eta Espainiako errege ohiaren aurkako protesta Donostian

Zezenketak ostegunetik igandera bitarte izango dira Donostiako Illunbe zezen plazan. Ostegunean, lehen zezenketan, Espainiako errege ohi Juan Karlos Borboikoa izango da, eta Espainiako Telebista Publikoak zuzenean emango du.


2015-08-10 | Garazi Zabaleta
Mila pertsonatik gora elkartu dira Donostian zezenketen aurka

“Donostia Antitaurina Orain” plataformak deituta, zezenketak gelditzea eskatzeko manifestazioa egin dute Donostian igandean. Hiru urtez zezenketarik gabe egon ondoren, abuztuaren 13tik 16era bueltatuko dira Illunbe zezen plazara.