Portugalen debekatuta izango dute zezenketetara joatea 16 urtetik beherakoek

  • Ostegunean onartu du Ministroen Kontseiluak lege-dekretua. Hori zen PAN alderdi animalistak jarritako baldintza aurrekontuak onartzeko.


2021eko urriaren 15ean - 10:49
Azken eguneraketa: 12:50
NBEk 2019an eskatu zioten Portugali zezeketetara joateko gutxieneko adina igotzeko. / Argazkia: Unitel.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Portugalen ezingo dute aurrerantzean zezenketak ikustera joan 16 urtez azpikoek. Publico.es atariak zabaldu duenez, ostegunean lege-dekretu bat onartu dute Ministroen Kontseiluan. Portugalgo Gobernuaren arabera, 2019an eskatu zien NBE Nazio Batuen Erakundeko Adin Txikikoen Eskubideen Batzordeak zezenketetara joateko gutxieneko adina igo zezaten, eta horregatik egin dute legea.

Dena dela, lege-dekretuak beste garrantzia bat izan du: erabakigarria izan da aurrekontuak onartu ahal izateko. Izan ere, PAN alderdi animalistaren bozka behar zuen Antonio Costaren Alderdi Sozialistak, eta haiek jarritako baldintza zen lege hori ezartzea. Ines de Sousa Real PANeko parlamentariak adierazi du “garaipen garrantzitsua” izan dela.


Zezenketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.