Zezenketarik ez egotea eskatuko du Gipuzkoa Antitaurinak larunbateko manifestazioan

  • Abuztuaren 13rako deitu dute mobilizazioa Donostian, arratsaldeko 18:00tan.

Donostia Arena 2016 edo Illunbe, zezenketak egiteko eraiki zen. Argazkia: @prensaJMM.

2022ko abuztuaren 12an - 09:35
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Zezenketarik ez! MANI” irakurri daiteke sare sozialetan Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak zabaldu duen kartelean. Manifestazioa abuztuaren 13an antolatu du elkarteak. Donostian izango da eta Bulebarretik irtengo da 18:00tan. “Gure eskuetan” lelopean egingo da mobilizazioa, zezenketak erauzteko eskatzen du elkarte berriak eta zezenketen aurkako ahots bakarra osatzeko helburua du.

Hainbat herritarrek darabilte hainbat urtez Donostian zezenketa gehiagorik ez egitea eskatzen. 2015ean 7.300 sinadura baino gehiago jaso ziren eta 2019an ere manifestazioa deitu zen zezenketen aurka. Oraingoan Gipuzkoa Antitaurina elkarteak antolatu du manifestazioa eta ahalik eta jende gehien gerturatzea espero dute.


Zezenketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.