Donostian Zezenketarik Ez

"Udalaren sostengurik gabe, zezenketak iragana lirateke Donostian"

  • Zezenketen aurkako manifestazioa antolatu dute Donostia Antitaurina Orainek, Eguzkik eta Askekintzak. Abuztuaren 14an egingo dute, zezenketak hasiko diren egun berean.

Iņaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm
2019ko abuztuaren 08a
Manifestazioaren antolatzaileek Alderdi Ederren egindako agerraldia. Argazkia: Eguzki.

Zezenketen eta “udal gobernuaren pasibotasunaren” aurka mobilizatzera deitu dute abuztuaren 14an, Donostiako Boulebardetik Sarriegi plazara. Antolatzaileen esanetan, Eneko Goiak ez du “donostiarren gehiengoaren nahia” errespetatzen.

2017ko Hiritarren Pertzeptzio Inkestaren arabera, donostiarren %71k gaizki ikusten du zezenketak egiteko baliabide publikoak erabiltzea. Izan ere, Donostiako zezen plaza, Illunbe, esparru publikoa da, eta Udala zezenketen “konplize” dela salatu dute.

“Guztiz faltsua da zezenketak ekimen pribatu hutsaren fruitu direla. Are gehiago, Udalak ekimen horri espresuki ematen dion sostengurik gabe, zezenketak iragana lirateke Donostian”, esan du Itziar Alonso Askekintzako bozeramaileak Alderdi Eder parkean egindako agerraldian.

Legealdi berria berdin hasiko dela eta Eneko Goia alkateak bere hitza “jan” duela saltatu dute. Animaliak espektakulurako hiltzea eta herritarren hitza ez errespetatzearen aurka dagoen edozein norbanako, elkarte, eragile eta kofradia manifestatzera deitu dute, abuztuaren 14an 18:00etan.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Zezenketak

Zezenketak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude