Bilboko Aste Nagusiko zezenketetara inoizko jende gutxiena ari da hurbiltzen aurten

  • EH Bildu Bilbok aurtengo zezenketak “izugarrizko porrota” izaten ari direla salatu du, eta proposamenak aurkeztuko dituztela aurreratu dute. Hain jende gutxi hurbiltzeak hiritarren haserrea ekarri du sareetan.


2019ko abuztuaren 22an - 10:25
Aurtengo zezenketa egun bat Bilbon. Argazkia: @erreharria
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilboko zezenketa programazioa “porrota” izaten ari dela salatu dute hainbat pertsonek sareetan. Izan ere, egunero sarrera gutxi saltzen dituzte zezenketek Bilbon: bigarren jardunaldian sarreren laurdena saldu zen, eta laugarrenean heren bat bakarrik.

Egoera hala, Bilboko EH Bilduk proposamenak aurkeztuko dituela aurreratu du: “Udalak behingoz herritarrei galdetu beharko die zein erabilera eman nahi dien zezen plazari”, esan dute. “Gustuko dut hutsik egotea. Basakeri honekin amaitzeko aurreneko urratsa da. Jada ez dago aitzakiarik”, zioen lagun batek Twitter bidez.

Juan Mari Aburtoren Gobernua aipatu dute hainbatek, eta galdetu diote ea zer dela eta jarraitzen duen diru publikoaz “hain jarduera galgarria” finantzatzen. Honi erantzuten, “beteta edo hutsik” izan, 2019an zezenketak egiten jarraitzea “lotsagarria” dela dio herritar batek.


Eguneraketa berriak daude