Ereserki frankistarekin itzuli dira zezenketak Mallorcara

  • 2017tik debekatuta zeuden zezenketak Balearretan, baina aurreko astean berriz antolatu dituzte Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Balearretako parlamentuak onartu zuen legea ezeztatu ostean.


2019ko abuztuaren 12an - 11:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Cara al sol” ereserki frankista jarri dute Mallorcako zezen plazako megafonian, zezenketen bi urteko debekuaren ostean. Zezenketen aurka protestan ari zen jendeak dena ikusi eta grabatu du, eta Unidas Podemos-ek salaketa jarriko duela adierazi du, Memoria Historikoaren legea urratzen duela argudiatuz.

Bi urteren ondoren, zezenketak Mallorcako zezen plazara itzuli dira. 2017an Balearretako parlamentuak zezenketen erregulaziorako eta animalien babeserako legea onartu zuen; lege honek “espektakulorako zezenaren heriotza” debekatzen zuen. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak lege hau debekatu du, eta Mallorcako Udalak zezenketak baimendu ditu; PSOEko José Hila Vargas da Mallorcako alkatea.

Gertaera isildua

Baliabide publikoak erabiltzen dituen ekitaldi batean ereserki frankista jartzeak, baina, ez du Espainiako Estatuko hedabide nagusien arreta erakarri. Zezenketak ostiralean izan dira, eta Britainia Handiko eta Alemaniako hedabideek albistea zabaldu dute, The Guardianek esaterako, baina ABC, El País edo El Mundo bezalako hedabideek ez dute zabaldu.

 

 

 

 

 

 

 


Zezenketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.