ARGIA.eus

2020ko uztailaren 06a

Zezenketek interes hutsala sortzen dute Hego Euskal Herrian, inkesta baten arabera

  • Espainiako Kultura Ministerioak kaleratutako inkestak dionez, jende gutxi hurbildu zen zezenketak ikustera urte osoan.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza
2019ko urriaren 03a
Bilboko Aste Nagusiko zezenketa egun bateko irudia. Irudia: @erreharria

Argitaratutako datuek diotenez, 0-10 bitarteko kalifikazioetan, interes mailarik baxuenetarikoa dute hegoaldeko euskal herritarrek zezenketen inguruan. Euskal Autonomia Erkidegoan batez bestekoa 1,5 da, eta %76,2k adierazi du bere interes maila 0-2 artekoa dela. Nafarroan, berriz, %53,8 da interes maila horietan dabilena, eta bataz bestekoa 3,3 da.

Nafarroako zenbakiek zeresana eman dezakete. Izan ere, Iruñean plaza handia dute zezenketek, entzutetsuak diren entzierroek jende ugari biltzen dutelako. Hala ere, datuek diotenez ehun nafarretik 25 joan dira edozein zezenketa motara urte osoan. EAEn txikiagoa da kopurua: ehun pertsonatik 6. Bilboko Aste Nagusian antolatutako zezenketetan inoiz izan diren daturik eskasenak eman ziren, eta argitaratutako inkesta honek abuztuan ikusitakoari jarraipena ematen dio, euskal gizarteak zezenketak gero eta gutxiago jarraitzen dituela erakutsiz.

Espainiako Estatuari dagokionez, zezenketetara hurbildu diren gazteak ere oso gutxi dira: 15 eta 24 urte bitartekoen artean ez dira ehunekoen hamarrera iristen. Hurrengo adin tarteen datuak ikusiz, datua ez da hobea, helduen artean ere ez baita %10eko langa gainditzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zezenketak  |  Euskal Herria  |  Nafarroa  |  EAE

Zezenketak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude