Kultura > Literatura > Euskal literatura > Txillardegi

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” euskal idazle, hizkuntzalari, pentsalari eta politikariaren heriotzaren 5. urteurrena dela eta, ekitaldiak antolatu ditu Txillardegi liburutegia kultur ekimenak.

Txillardegi kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Txillardegi
2012-02-15
Txillardegiren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Victoria Eugenian

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zendu berriari omenaldia egingo diote igandean Donostiako Victoria Eugenia Klubean. Idazle eta herrigile antiguotarraren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Bakarrik Nago ZerubidenLeturiaren egunkari ezkutua eleberriko lehen esaldia– ekitaldian.


2012-01-30
Ezkerreko abertzaleek elkarrekin omendu zuten atzo 'Txillardegi' Donostian

Bi aste bete ziren atzo Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela eta egindako lana omendu asmoz, omenaldia egin zion ezker abertzaleak. Abertzaleen Batasuna, EA, Alternatiba, Aralar, Egin Dezagun Bidea, Gazte Independentistak edota LABeko kideak zeuden Donostiako Victoria Eugenia bete zutenen artean. Txiki geratu zen aretoa 'Txillardegi' omentzeko. Hiru hitz hautatu zituen Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak 'Txillardegi' deskribatzeko: "Euskal Herria... [+]


2012-01-27
Argia Sariak 2012ko ekitaldia
MULTIMEDIA - erreportajea

Saridunak

Sei sari banatu ditu ARGIA astekariak Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean bazkal ostean burututako ARGIA Sarien banaketa ekitaldian. Ohi bezala, ARGIAk euskarazko komunikazioan nabarmendu diren talde, enpresa, profesional edo produktuei eskaini dizkie sari hauek.

ARGIA SARIEN XXIII. edizio honetan hauek izan dira sarituak:

Karlos Zurutuzak irabazi du PRENTSA IDATZIKO ARGIA SARIA, Berria egunkarian egindako Libiako gerrako kronikengatik. Kronika horien kalitateaz gain,... [+]


2012-01-27
2012ko Argia Sarien irabazleak
MULTIMEDIA - erreportajea

Karlos Zurutuzari eman diogu  Prentsa Idatzia atalaren saria , EITB Nahieran Interneten, Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casabonek gidatutako Gure bazterrak saioa Irratian, Klikmetroak.com kanpaina Publizitatean, EiTB Nahieran webgunea Internet atalean eta Kanaldude herri telebista Telebistan. Horiek dira 2012ko ARGIA Sarien irabazleak.

Bestalde, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi Enparantza 'Txillardegi'-ri eskaini zaio Merezimenduzko Argia Saria.


Txillardegi: Inkonformista baten bizitza aberatsa

Joan zaigu betirako gure herriari guztia eman dion gizon inkonformista bat: Txillardegi. Zalantzarik gabe gure herriaren azken hamarkadetako historian hizki larriz idatzita geratuko da bere izena, hori eta gehiago merezi baitu, nahiz eta bere momentu oparoenetan zegokion onespen hori, tamalez, behin eta berriz ukatu egin zitzaion.

Txillardegi pertsonalki ezagutzeko parada duela berrogei urte izan nuen. Hendaian hain zuzen. Eta geroztik bere laguna izateko parada izan dut eta horrek beti... [+]


Hil da herrigilea

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, 2012ko urtarrilaren 14an hil zen. Berarekin desagertu da Euskal Herriaren azken mende erdia ulertzeko ezinbesteko pertsona. Zenbaezinak, sailkagaitzak dira hark egindako lanak. Hil da idazlea, politikaria, pentsalaria, hizkuntzalaria. Txillardegi asko joan zaizkigu Txillardegi bakarraren azken arnasarekin.


2012-01-20
Ispiluan
MULTIMEDIA - dokumentala

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"ren bizitza islatzen duen erreportajea.

Iturria: eitb.tv


2012-01-14
Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi' gaur goizean hil da

EiTBk egindako bideoa.

Gaur (urtarrilak 14) goizean hil da Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. 1929an Donostiako Antigua auzoan jaioa, bere lana ezinbestekoa da XX. mendeko Euskal Herriko historiaren hainbat alor ulertu ahal izateko. ETAren sortzaileetako bat izan zen 1958an eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. 2007ko maiatzean Aralar utzi zuen, atzera berriz ere Batasunaren ingurura itzultzeko. Euskara batuaren bultzatzaile... [+]