Txillardegiren oinordekoak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Orain bi hilabete pasatxo bete ditu Euskal Herrian Euskaraz eragileak 44 urte. Zehazki, 1979ko azaroaren 4an aurkeztu zuten eragilea Durangon. Orduz geroztik, garaiak eta egiteko moduak nahiz estrategiak aldatu badira ere, EHEren helburuak bere horretan dirau: Euskal Herri euskalduna eraikitzea.

Eragilearen hasieratara so eginez gero, aipatu gabe utzi ezinezko pertsonaia da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (1929-2012), bera baita EHE sortu izanaren erantzuleetako bat. Esan genezake, beraz, gu, nolabait, Txillardegiren oinordekoak garela. Izan ere, orain lau hamarkada pasatxo EHE sortu izan ez balitz, gaur, ez ginateke artikulu hau EHEko kide modura idazten ariko, ezta EHEn Euskal Errepublika eraikitzeko eginahalean jardungo ere.

Txillardegik hainbat argudio, hausnarketa eta tresna utzi dizkigu berreuskalduntze prozesuan aurrera egin ahal izateko

EHEz gain, Txillardegik ekarpen ugari egin dizkio euskal gizarteari. XX. mendeko pentsalari eta idazle garrantzitsuenetariko bat da eta gaztetatik egon izan da euskararen aldeko borrokara engaiatuta. Hizkuntza naziotasunaren erdigunean jarri eta euskaltzaletasuna ulertzeko modu berriak mahai gaineratu zituen, esentzialismotik aldenduta. Berak esana da, besteak beste, euskalduna ez dela euskaldun jaiotzen dena, hautu baten bitartez euskaldun izatea erabakitzen duena baizik. Hala, Txillardegik hainbat argudio, hausnarketa eta tresna utzi dizkigu berreuskalduntze prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Hamarkadaz hamarkada, sendoago edo ahulago, EHEk Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidean erein ditu bere haziak. Egun, egoera makurrago batetik berreskuratzen eta indarberritze fase batean sartuta gaudela esan genezake. Pandemia garaian egindako Astindu hausnarketa prozesuaren bitartez, eragilearen hainbat puntu berrikusi eta egungo testuingurura egokitzeko neurriak hartu dira eta orain, belaunaldi gazte batek hartu dugu EHEren lekukoa, hain justu, bertan erabakitakoak praktikan jartzeko asmotan.

Nora goazen jakiteko, ordea, ezinbestekoa da nondik gatozen jakitea. Horregatik, euskararen alde egindako lan eskergagatik, Txillardegiri zor zaion aitortza egitea dagokigu. Hala, alde batetik, geure egiten dugu Donostiako Udaleko Udal Liburutegi Zentralari Txillardegi izena jartzeko Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak urteetan zehar egindako eskaera. Bestetik, datorren urtarrilaren 14an beteko dira hamabi urte Txillardegi hil zenetik eta hura oroitzeko urteurren ekitaldian parte hartuko dugu. 12:00etan hasita, Donostiako Antigua auzoko Txillardegi Plazan (Gaskuina Plaza) izango da, beraz, plazer baduzue, bertan ikusiko dugu elkar.

Luken Etxabe Aizpuru eta Intza Gurrutxaga Loidi, Euskal Herrian Euskarazeko kideak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude