Hondarrik hondarrenean, EAEn agintean daudenen helburua ez delako estatu euskalduna sortzea. Bestela, honezkero estatua eder bat izango luke Donostiako Antigua auzoan, Gaskoinia plazan –ez buru erdi bat soilik izkina ezkutu batea–, Okendok Maria Cristina eta Victoria Eugenia artean duena baino handiagoa eta modernoagoa.
Txillardegi pixka bat ezagutzen duenak badaki Leturiaren egunkari ezkutua nobelarekin egin zela ezagun euskal letretan. Badaki, Txillardegik berak adierazi izan duenez, A. Camus-en Izurria nobelaren ildoko estilo sinbolikoan idatzi zuela hura, eta batez ere Frantzian bereziki II. Mundu Gerraren ondotik puri-purian egondako mugimendu filosofiko-literarioa ekarri zuela gurera.
Aldi bertsuan, iragan mendeko 50eko hamarkadaren bigarren zatian hasi zen jada euskara batua eraikitzeko txostenak idazten. Jakina da 60ko hamarkadan, Baionan, beste zortzi lagunekin batera euskara batuaren oinarriak ezartzen gidaria izan zela: hizkuntza nazional batua behar genuen, ez hizkuntza etniko euskalki eta azpieuskalkietan sakabanatua. Soilik euskara lantzen eta literatura idazten jarraitu izan balu, politikan sartu gabe, R.M. Azkue baino famatuagoa izango zen eta Koldo Mitxelenaren pare jasoko zuen aitortza; alabaina oso gaztetatik abertzaletu zen, ongi ikasi zuen euskara, eta euskal estatu euskaldunaren alde borrokatu zen lumaz eta jakituriaz, kritiko eta sutsu euskal estatu euskaldunera ez zeramaten estrategia eta taktikekin; oso kritiko EAJrekin eta bere sentitzen zuen ezker abertzalearen barruan ere kritiko.
Txillardegiren arabera, Euskal Herriak Espainia eta Frantziako estatuekin du gatazka nagusia, eta nazionala da, bi estatu inperialisten artean dago, eta horiek euskal nazioa menpean dute batez ere armada, polizia-guardia zibil, erakunde politiko-judizial eta mediatikoen indarrez, eta horiei aurka egiteko hizkuntza nazionala eraiki behar dugu: euskara, eta gure erakunde politiko estatalak eta gure hedabideak; bestela, ez gara askatuko eta hilko gara asimilatuak.
Ezker-eskuin ardatz soziala nazionalari menderatua zegoen Txillardegiren ikuspegian: Europako beste estatuetan bezala, euskal estatu euskaldunean egongo ziren eskuinera edota ezkerrera jotzen zutenak baina kontraesan nagusia ez zen burgesia versus langileria, baizik eta inperialismoa versus abertzaletasuna.
1955etik 1957ra arte, EAJren Eusko Gaztedi eta Ekin (Txillardegi, Benito del Valle, Julen Madariaga...) batuta egon ziren, Gipuzkoan behintzat. Orduan, frankismoan gertatu zen Fronte Abertzale hura, ezkertiar eta eskuindar abertzaleen arteko batasun hura zergatik ezin zen aurrerantzean ere gertatu, denak abertzale izanez gero? Zergatik ez Telesforo Monzonek zioen bezala, “abertzale guztiak anai”?
Franco hil zen, baina hausturarik ez zen gertatu. Felipe Gonzalezek gidatutako PSOEk –Willy Brandt-en babes ekonomiko-ideologiko giltzarriarekin– onartu zuen Francok izendatutako erregea, errepublika gerra-galtzailea lurperaturik; Santiago Carrillo ere monarkia defendatzera igaro zen, hauteskundeetan parte-hartzen uztearen truke, eta delako trantsizioaren emaitza ederretako batzuk izan ziren frankistentzako amnistia eta TOP delakoa Auzitegi Nazionala bilakatzea, eta bi hitzetan, hein handi batean egitura politiko-judizial-erlijioso-kulturalen kontinuismoa eta PP eta PSOEren arteko alternantzia boterean, eta periferietako nazionalismoentzat autonomi estatutuak, autodeterminazio eskubiderik gabe eta gaztelania-espainola hizkuntza derrigorrezko bakar ezarririk, eta galego, katalan eta euskaldunentzako asimilazio bidea aske.
Une erabakigarri hartan, Txillardegi ESBren fundazioan egon zen, eta fronte abertzalearen alde beti: ezker joerako eta eskuin joerako abertzaleak batzearen alde. 1981ean, porrot egindako estatu-kolpearen ondotik, iruditu zitzaion Herri Batasuna zela Euskal Herria Espainiaren inperialismotik askatzeko indar abertzale bakarra, EAJk amore eman zuelako eta demokrata espainol autonomista bilakatu zelako. Pertzepzio hori areagotu zitzaion Ajuariaeneako Mahaia sortzean 1988an.
Demokrazia espainola gurean finkatzeko giltzarri izan den EAJ-PS(O)Eren arteko itun horren erabakien eta ondorioen aurka idatzi dituen artikulu guztiekin liburu mardul bat osa liteke, artikulu labur-bizi-txinpartatsuez horniturik. Laburrago bat, baina ez oso laburra, ezker abertzalean, espainieraren aldeko lerraduren eta ezkerkerien aurka idatzitakoekin ere, zeren esan dezagun: ezker abertzalearen %50arekin ados zegoen, baina beste %50arekin ez.
Bakearen alde ez duela nahikoa egin leporatzen zaio. Inperialismoa borrokatu gabe onartzen duen bakearen alde ez, ez du egin. Orain Ukrainak, kasu, burujabetasunari barik bakeari emango balio lehentasuna, AEB eta Europarekiko konpromiso ekonomiko-militarrak eten eta Errusiarekin akordioa bilatuko luke: ez al du Ukrainak lotura kultural eta politiko gehiago Errusiarekin, AEB eta Mendebaldeko Europarekin baino? Autodeterminazio eskubiderik gabe, Nafarroarik gabe, euskara espainieraren mende dela, bakea?
2000. urtean, Ghandiren ildoko desobedientzia zibila aldarrikatu zuen, gero Aralar alderdira egin zuen, berriki Patxi Zabaletak oroitarazi digun bezala. Politika eginez lortu nahi zuen autodeterminazio eskubidea eta independentzia, eta euskal herritarron arteko kohesio soziala euskararen bidez. Ildo horretatik, etorkinentzat giza eskubide guztiak defendatzen zituen; ez zen arrazista, bera ere etorkinen semea zen hein batean; birraitona Francisco Alvarez González bigarren karlistada baino lehen heldu zen Tolosara, eta aitona Federico Alvarez Gonzalez urte pare bat besterik ez zuela, baina etorkinak hautu bat egin behar zuela zioen: edo Euskal Herrian integratu, gainerako hiritarren eskubide berberekin, edota atzerritar gelditu, espainol edo frantses, atzerritarrei herrialde demokratikoetan aitortzen zaizkien eskubideez horniturik.
Txillardegiren obra politiko-intelektuala haren merezimenduak aztertzeko bilduko omen diren politikarien oso gainetik dago, eta baldin eta euskal estatu euskaldunaren bidean bageunde, Donostiako udal liburutegiak haren izena emango luke, eta bera jaio zen inguruko plazan, estatua eder eta moderno bat izango genuke, gaurko eta biharko euskaldun guztion oroigarri!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]