Txillardegiren heriotzaren 9. urteurrena dugu aurtengoa, hurrengoa hamargarrena. Zenbaki borobila. Eta hamargarrenari begira jarri nahi dugu. Ekimenaren helburu nagusia burura eramateko urtea izatea nahi dugu. Bederatzi urte hauetan aldarrikatu dugunari jarraiki, izenik ez duen Donostiako Udal liburutegi zentralari “Txillardegi liburutegia” izena jartzea nahi dugu.
Gogoratzea komeni da, ekimena sortu zela, Txillardegiren heriotzaren harira, 17 idazle donostiarren eskaerari Udalak ezetza eman ziolako, dena alde zela zirudienean. Hauxe izan zen eskaeraren testua:
"Azpian sinatzen dugun Donostiako idazleok eskaera aurkezten dugu Donostiako Udalean, hiriaren Liburutegi Nagusia “Txillardegi Liburutegia” izenda dezan. Honela, gure hizkuntzari eta gure hiriari hainbeste eman dion idazlearen oroimenak merezi duen lekua hartuko luke, Koldo Mitxelenak, Carlos Santamariak eta Inazio Mª Barriolak hartu duten bezala. Urrezko Domina eman zionez, esan gabe doa Donostiako Udalak ezagutzen dituela Txillardegiren merituak bere izena hiriaren barruan txerta dadin kulturaren eta bereziki irakurketaren eragin-gune gisa".
Sinatzaileak: Ramon Agirre, Jokin Ansorena, Joxe Austin Arrieta, Harkaitz Cano, Rafa Egiguren, Mikel Hernandez Abaitua, Joan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Ibai Iztueta, Fito Rodriguez, Beñat Sarasola, Ibon Sarasola, Ana Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Dorleta Urretabizkaia, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua.
Ezetzaren aurrean 9 urtez aritu gara Txillardegik merezi duen aitortza lantzen eta sustatzen, Donostiak aitortza publikoa egin diezaion, Udal liburutegiari “Txillardegi” izena jar diezaion. Ez dugu amaierarik ez duen ekimen bat izan nahi, beraz 10. urtean, behingoz, gure helburua lortzeko urtea izatea nahi dugu.
9 urte hauetan gauza asko gertatu dira Euskal Herrian eta Txillardegiri berari dagokionez ere, bidea egin da:
Ezin ahaztu ere Zarauzko zineman Txillardegiren inguruan antolatu zen erakusketa eta emanaldia. Ikusten duzuen moduan, zuen babesarekin, gure Elkartea beste eragileekin elkarlanean antolatutako lanari esker, aurrera doa poliki-poliki Txillardegiren aitortza publikoa.
Plaza honetan bertan horma-irudia inauguratu genuen 2018an, eta bere tokia egin du Antiguatarren artean.
Bide hori egiteko garrantzitsuak izan dira Jean Luis Davant edo Ibon Sarasolaren adierazpenak plaza honetan bertan egindakoak:
Horra Jean Louis Davanten hitzaldiaren 3 pasarte:
“Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea sail askotan.”
“Halere niretzat, Txillardegiren obra nagusia, euskara batuaren sorrerakoa da, Iparraldean hasia.”
“Bai, hala da: Txillardegi euskara batuaren aita dugu, gero Mitxelena gozaita, eguzaita, aita pontekoa izango bazen ere. Euskara batua hazten ari zaigu beti, edozein izaki bizidun bezala. Txillardegi bera ez zen lehenbiziko pauso hartan gelditu, etengabe aurrera egin zuen, jo aitzina bururaino!”
Eta jarraian, 2017an, Antton Abadia saria jasotzean, euskarari egindako ekarpenagatik, Ibon Sarasolak esandako hitzak, ondoren horma-irudiaren inaugurazio ekitaldian berretsi zituenak:
“Nik hor Txillardegi aipatuko nuke… jendeak uste duena baino lan gehiago egin zuela… Jakinen publikatu zen eskema hura, hura gabe eta horren atzean zegoen indarra gabe, Mitxelena ez zen sartuko euskara batuaren kontuan… eta horren arima izan izen Txillardegi. Txillardegik hasiera hasieratik izan zuen garbi batasunarena… eta horretan egin zuen lan, primerako idazlea zen, egun hauetan aritu naiz huntaz eta hartaz irakurtzen… eta buah!... eta garai hartan, klaro! Euskalgintzari eta euskara batuari eman ziona ez dut uste behar adina errekonozitu zaionik, esaten dizut, Txillardigik ez bazuen montatu exilioan zegoenean zera hori…”
Hortaz, lehenago esan bezala, aurtengo helburua, Donostian merezi duen aitortza izan dezan, Donostiako Udal Liburutegiari “Txillardegi Liburutegia” jartzeko nahiko adostasun lortzea izango da erronka. Sukalde lan handia eskatuko duena, eta berehalakoan lantzen hasiko garena.
Hasteko, lehen eskaera egin zuten idazleekin jarriko gara harremanetan, eta, ondoren geroztik loratu diren idazle berriekin, edota euskalgintza eta euskal kulturgintzako beste eragileekin.
Eta nola ez, hemen zaudetenok ere izango duzue nola babestu ekimena arrakastatsua gerta dadin.
Txillardegik bakarrik ez, guk guztiok ere merezi dugulako!
* Dani Goñi Txillardegi Udal Liburutegia ekimeneko kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]