Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

  • Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


2024ko urtarrilaren 08an - 11:03
Azken eguneraketa: 16:04

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela hamabi urte beteko dira urtarrilaren 14an. Egun horretan, 12:00etan, Donostiako Antigua auzoan egingo dute ekitaldia, bere izena jarri dioten plazan, nahiz eta izen ofiziala Gaskuina plaza duen.

Ekitaldiak Oldarraldiz oldarraldi, beti tinko! izenburua izango du. Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak azaldu duenez, Antigua auzoan izango dira Kike Amonarriz eta Euskal Herrian Euskarazeko ordezkari bat. Txillardegiren ekarpenaz arituko dira, baita gaur egun euskal hiztunak jasaten ari diren oldarraldiaz ere.

Hitzartzeez gain musika, bertsoak eta aurreskua izango dira donostiar pentsalari eta hizkuntzalaria omentzeko.

2013ko eskaera

2013ko abenduan hainbat kultur eragilek Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari Txillardegi Liburutegia izena jartzea eskatu zuen. Atxikimendu kanpaina abiatu zuten. Ekimena bultzatzeko, 2017an Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena sortu zuten, eta gaur arte, urtero antolatu dute donostiarraren omenez egindako ekitaldia, baita liburutegiaren izendapen berria aldarrikatu ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


2022-04-07 | ARGIA
Txillardegi Liburutegia ekimena bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalaren jarrera ikusita

2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]


Eguneraketa berriak daude