2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


2024-01-18 | ARGIA
Behargin bat hil da Errenterian aldamio batetik erorita, urteko zazpigarrena

Urtea hasi denetik lanean hildako zazpigarren langilea da. Astebeteko epean, bost behargin zendu dira.


Asteazkenetik hona hiru langile hil dira Euskal Herrian

Arriben, Muxikan eta Funesen gertatu dira lan istripuak. Azkena izan da Arribekoa, astelehen honetan gizon bat zortzi metrotik erorita hil ostean.


Urteko lehen bi lan heriotzak, Santurtzin eta Trapagaranen

Bi langile hil dira asteartean lan istripu banatan. Aurtengo lehen lan heriotzak izan dira, biak Bizkaian. Lehen istripua Santurtzin gertatu da, goizaldean, kamioi baten kabinak su hartu ostean. Bigarrena arratsaldean jazo da Trapagaranen, Ugarte industriaguneko lantegi batean... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Iaz 58 langile hil ziren Euskal Herrian

LAB sindikatuak egiten duen kontaketaren arabera, sei egunetik behin langile bat hil zen iaz Euskal Herrian. Osalanen eta Nafarroako Gobernuaren estatistiken arabera, urtarriletik azarora guztira 46.451 lan istripu izan ziren iaz Hego Euskal Herrian.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Inditexek hegazkinez dakartza moda azkarra eta... krisi ekologikoa

Erabili eta bota. Abiadura handiko modak saltokiak eta etxeetako postontziak bete ditu aspaldion, fast fashion ere esaten zaio. Baina azkarretik baino inozotik gehiago du: lan prekarioarekin hondakin mordoa sortzeaz gain, arropa garraiatzen fuel-olio kopuru izugarriak erretzen... [+]


Arabako zahar etxeetako langileak lanuzteak egiten ari dira, lan-baldintzak hobetu asmoz

ELA eta LAB Sindikatuek adierazi dute ACRA, Gesca eta Lares patronalekin hitzarmena negoziatzeko prest daudela, sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzeko. Asteartean hasi ziren eta ostegunera bitarte egingo dituzte lanuzteak.


53 langile hil dira jadanik aurten lanean ari zirela Euskal Herrian, azkena Murueta ontziolan

Astilleros Murueta ontziolan 64 urteko behargina hil da asteartean, metalezko xafla handi bat gainera erori zaionean. LABek egiten duen kontaketaren arabera jadanik 53 dira Euskal Herrian lanean ari zirela aurten hildako pertsonak. Sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte... [+]