Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

  • Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: "Grebaren arrakasta ikusita errotik aldatu behar dira orain arteko politika publikoak", aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzak berretsi du ez duela "inondik arrazoirik ikusten" greba horretarako.

Hiriburuetan egindako manifestazioetan 30.000 lagun elkartu dira asteartean, sindiaktuen arabera. Argazkian, Donostiako mobilizazioa. Argazkia: ELA

2024ko martxoaren 13an - 09:30
Azken eguneraketa: 11:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek astearterako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan deituriko grebak eragin handia izan du, beren hitzetan. Azaldu dutenez, aurreko bi deialdiek baino jarraipen zabalagoa izan du oraingoak, eta "arraskata ikusita", Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzeko indarberriturik atera dira.

Lanuztea, batez ere hezkuntzan nabaritu da, baina baita garraio publikoan, EiTBko irrati eta telebista kateetan eta udal eta foru aldundietako administrazioetan ere. Esaterako, unibertsitatez kanpoko hezkuntzari dagokionez %65ekoa izan da jarraipena, sindikatu horien arabera, eta ikastetxe batzuetan "jarduera ia osorik" gelditzea lortu dute. Bestetik, dozenaka udalerritan itxita egon dira liburutegiak, kiroldegiak eta bestelako zerbitzu publikoak. Gainera, EiTBko Miramongo egoitzan grebak %80ko babesa izan du eta Eusko Trenen eta Bilboko Metroan ere "jarraipen zabala" neurtu dute.

Eguerdian manifestazioak egin dituzte sindikatuek hiriburuetan eta antolatzaileen arabera 30.000 lagun inguru bildu dira horietan, Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu lelopean.

Langileek ordezkariek azaldu dute azken urteetan erosahalmen galera handia jasan dutela eta soldatak %10 emendatzeko eskaria egin dute. Horrez gain, zerbitzu publikoen pribatizazioarekin eta behin behinkoetasunarekin amaitzea ere eskatzen dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan egin den hirugarren greba handia izan da honakoa. Langileen ordezkariek azaldu dute azken urteetan erosahalmen galera handia jasan dutela eta soldatak %10 emendatzeko eskaria egin dute. Horrez gain, zerbitzu publikoen pribatizazioarekin eta behin behinkoetasunarekin amaitzea ere eskatzen dute, lan kargak arindu eta lanandia astean 32 ordutan jartzeko urratsak ematearekin batera, besteak beste.

Jaurlaritzak bat egin du grebaren ondorioz "kaltea jaso dutenekin"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan onartu du grebak eragina izan duela hainbat hezkuntza zentro eta garraio zerbitzuetan, eta bat egin du "kaltea jaso duten pertsona eta familiekin". Zupiriak beste behin adierazi du Jaurlaritzak ez dituela partekatzen langile publikoek greba egiteko eman dituzten arrazoiak.

Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko sailburuak ere norabide berean hitz egin du. "Sektore publikoko prekarietate edo pribatizazio salaketen aurrean", lanpostu publiko berriak sortzeko eta plazak finkatzeko azken urtean egindako deialdiak gogorarazi ditu sailburuak, Onda Vasca irrati kate pribatuarekin egindako elkarrizketa batean. Irrati publikoan egun osoan musika baino ez da entzun grebaren ondorioz.

Soldata igoera da aldarrikapen nagusietako bat, erosahalmen galera jasan dutela baitiote langile publikoek. Baina horrez gain behin behinekotasun tasa "Europako handiena" dela ere salatu dute. Argazkia: ELA

"Herritarrak eta langileak haserre daude"

"Urrian esaten ziguten ez zegoela greba egiteko arrazoirik –azaldu du LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko arduradunak–. Gaur ere Olatz Garamendik gauza bera bota du, baina aho txikiarekin, badakielako biztanlegoa eta langileria haserre daudela zerbitzu publikoen kalitatearekin".

"Urrian esaten ziguten ez zegoela greba egiteko arrazoirik. Gaur ere Olatz Garamendik gauza bera bota du, baina aho txikiarekin, badakielako biztanlegoa eta langileria haserre daudela"

Sindikatuek uste dute hirugarren deialdi honek Eusko Jaurlaritza eta gainerako erakunde publikoak behartuko dituela zerbitzu publikoak indartzera, eta gaineratu dute Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioa aukera on bat izan daitekeela "Madrilgo betoak ezabatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Osasun etxe duin baten alde mobilizatu dira Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagunak

Osasungintza publikoaren aldeko Olatu Txuria plataformak deituta, osasun etxe duin baten eta osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagun ugarik, auzo horietako kaleetan zehar. Hiru auzoetako eta hiriko beste auzo... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


"Kolapsoa" Correos-en
“Emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dute ez dutelako gutuna garaiz jaso”

Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-02 | Jone Gartzia
Kultur espazioak
Esku pribatua zerbitzu publikoan

Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude