Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

  • Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.

Artxiboko irudia. Argazkia: Ecuador Etxea

2024ko urtarrilaren 22an - 00:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko astean, astelehenetik ostiralera, lau langile hil ziren Euskal Herrian beharrean ari zirela. Azkena Urizaharreko harrobi batean zendu da, Araban, ostiral eguerdian. Segurtasun Sailak emandako lehen informazioen arabera, langilea makina batean harrapatuta geratu da.

Sei eguneko epean, bost

Aste horren aurreko igandean beste langile bat hil zen, Muxikan, traktorearekin lanean ari zela. Beraz, sei eguneko epean, bost langile hil ziren pasa den astean.

Ostegunean, gizon bat hil zen Errenterian, aldamio batetik erorita, Altzate auzoan eraikitzen ari diren etxebizitza berrietan. Asteazkenean, berriz, garraiolari bat zendu zen Cadreitako istripu batean, eta astelehenean, Arriben, beste langile bat hil zen eraikuntza lanetan, zortzi metroko altueratik erorita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.