Bi langile hil dira asteartean lan istripu banatan. Aurtengo lehen lan heriotzak izan dira, biak Bizkaian. Lehen istripua Santurtzin gertatu da, goizaldean, kamioi baten kabinak su hartu ostean. Bigarrena arratsaldean jazo da Trapagaranen, Ugarte industriaguneko lantegi batean behargin bat ate batean harrapatuta geratu ondoren. Iaz 58 heriotza zenbatu zituen LABek Euskal Herrian.
Santurtziko N-644 errepidean gertatu da lehen istripua. Cisternas de Alsasua enpresako kamioi gidaria Santurtziko Portura bidean zihoala, gasolinaz beteta zeraman ibilgailuaren kontrola galdu du eta segurtasun-hesiaren aurka jo du. Kolpearen ondorioz, kamioiaren kabinak su hartu du eta langilea hil egin da.
Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra 08:50 inguruan gertatu da, portuko instalazioekin lotuta dagoen Mamarigako tunel inguruan. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren xehetasunak argitzeko.
Bigarren istripua, larrialdi-zerbitzuek jakinarazi dutenez, 19:24an gertatu da. Ertzaintzak jakinarazi du Ugarteko industrialdeko enpresa bateko ateak harrapatu duela gizona. Suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Urteko lehenak
2024ko lehen lan heriotzak izan dira Santurtzi eta Trapagarangoa. LAB sindikatuak egiten duen kontaketaren arabera, iaz 58 langile hil ziren Euskal Herrian, alegia, sei egunetik behin hil zen langile bat, bataz beste.
Lehen ezbeharren aurrean, LABek salatu du garraio sektoreko baldintza “gero eta gogorragoak” lan arrisku bilakatu direla: “Oso prekarioak dira garraioaren sektoreko lan-baldintzak: lanaldi luzeak, estresa, presioak, garraioagatik ordaintzen duten prezio baxua, bizitza eta elikadura osasuntsua izateko zailtasunak, eta abar”. Istripuok saihesteko “borondate politikoa” behar dela adierazi du sindikatuak: "Prekarietatearekin amaitu behar da. Patronalaren inpunitatearekin amaitu behar da. Erakundeek ezin dute beste aldera begiratzen jarraitu, bestela gertatutakoaren eta gertatuko denaren konplize izango dira”.
ELA sindikatuak ere salatu du Santurtziko istripua: “Garraiolariek pairatzen dituzten lan istripuak gehienetan trafiko istripu moduan erregistratzen dira, langile hauek pairatzen dituzten lan arriskuak alboratuz”.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.