Lan baldintza kaskarren eremutik bereizi nahian, kaka-lana erabiliko dut bullshit job itzultzeko. Bata eta bestea, baldintza txarrak eta kaka-lana ez baitira izaten eskutik doazen lagunak.
Norbait Beppo garbitzaileaz oroitzen bada, Momoren lagun onenetako hartaz, automatikoki daki lanbidez garbitzailea dela. Beti soinean darama lanbidea, lehen jantzian: Izenean. Eguna argitu aurreko orduetan erraztatzen ditu hiriko kaleak. Momoren lagunak, Beppo garbitzaileak, badaki erabat beharrezkoa den lana egiten duela. Antza, horixe jakin nahiko luke jende gehienak ere.
Wall Street kalea baino gehiago da; kalea baino, tropo: Metonimia, irudi, sinbolo. Occupy Wall Street mugimenduarekin oso lotuta ibili zen David Graeber-ek ekarri du kaka-lanaren gaia bere azken liburuan. Bildu dituen datuen eta inpresioen arabera gero eta jende gehiagok kaka-lantzat dauka egunean zortzi orduz egiten duen hori. Graeberren kalkuluek langileen heren batetik gorako taldea erakusten dute. Langileak berak egiten duenari zentzurik ikusten ez dionean edo egiten duena kaltegarria iruditzen zaionean, kaka-lana egiten duela sentitzen du. Subjektiboa da kontua: egiten dutena kaltegarritzat jotzen ez duten heinean, mafiosoak eta inbertsio funtsetako zuzendariak ez dira talde horretan sartzen.
Zuzendaritza eta administrazio postuetan, finantza sektorean eta publizitatean lan egiten dutenez ari da Graeber batez ere. Ez dira nire munduak. Idazteak ezin du kaka-lana izan, hasteko, Graeber ordainduta dauden lanez ari delako. Aldeak alde, egunaren zati handi batean egiten duzun horrek inolako zentzurik ote duen ez jakitea zein gogorra den bizi izan dut nire azalean. Azalean ez, hezurretan ere ez, beste nonbait bizi den ezinegon mota da. Beste zer hori hauts dezakeena.
Goizetan ikusten nituen kale-garbitzaileen azalean sartu nahi nuen. Halako lan bat izan. Beppo garbitzaileak egiten duen bezala, erratza pasatzen duen bitartean pentsamenduak buruan dantzan dabilzkiola. Haren aholkuari jaramon eginez, garbitzeko dagoen hurrengo kale-zatiari soilik begiratuz, eta ez kalearen amaierari.
Edo Lucia Berlinen Garbitzaileentzako eskuliburua ipuineko emakumeak erakartzen ninduen, hil zaion senarrak utzi dion hutsunea sentitzeko, dolua egiteko, denbora hartzen duenean besteen etxeak garbitzen dituen bitartean. Ezin da lan askotan halakorik egin.
Besteentzat garbitzeak emantzipaziorako bidean jarri ditu emakume asko. Etxetik atera eta beste emakume batzuekin egoteko bidea ere bada lanera joateko egiten den hori. Lucia Berlinek bere ipuinean dio ikasketak dituenarentzat ez dela erraza halako lana topatzea. Ez hori bakarrik, ikasketak ditugunok beste itxaropen batzuk izaten ditugu. Soilik etsita gaudenean iruditzen zaigu aukera ona garbitzaile lanetan hastea.
Zer egiten dugun galdetzen digutenean, zer erantzun jakin nahi dugu. Hala ez denean, Graeberren kaka-lanak irensten gaituenean, gaixotu egiten gara. Denboraren geruza gehituz, eta Sennet soziologoaren tesietako bat nire hitzetan emanez, gure lan-bizitzaren kontakizuna asmatu ezin dugunean, urratu egiten zaigu izaera.
Ondo ordaindutako kaka-lana ez da jomuga. Baina gizarteak behar duen zerbait egiten dutenek, ez dute zertan konbentzimendu horrekin kontentatu behar. Lanen arteko bereizketa hau subjektiboa izanagatik, badaude orientatzen laguntzen duten seinaleak: kolektibo gisa greba eginez gero, norbait jabetuko litzateke lanuzteaz?
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.