Josu Unanueren oroimenez.
Udazkena amaitu berri, neguburuan murgilduta gaude jada. Intentsitatez bizi izan ditugu azken hilabeteak Euskal Herrian, oro har, eta Busturialdean ere, nabaritu izan dugu haren isla.
Kalea, espresio ugariren ispilu, borborka egon da hainbat aldarrikapen eta problematikari erantzun asmoz: Gernikako urriko azken astelehenaren bezperatan 4.500 lagun mobilizatu ginen Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deitutako manifestazioan.
Azaroaren 30ean historiako lehen greba feminista orokorra antolatu genuen gure herrian, zaintzaren problematika agendan jarri, eta sistema publiko komunitario bateranzko atzera bueltarik ez duen oinarria finkatzeko. Erasoen aurrean, argi eta garbi, eskolan, kirolean, kalean eta non-nahi guk bai sinisten zaitugula, eta konplizitaterik ez dugula onartzen haserre biziz adierazteko, 3.000 lagun mobilizatu gara Gernika-Lumoko kaleetan, oraintsu.
Palestinako herriari beti berarekin egon garela eta izango garela adierazi genion: genozidioaren aurkako sirena aktibatu, eta munduko kontzientziak piztu genituen 3.000 pertsonak Pasealekutik (1937ko apirilean Merkatu plaza zenetik), elkartasun deiadarrez betetako irudi indartsua helarazita. Gernikatik Palestinara, haritzetik olibondora: Gora Palestina askatuta!
Arduraz, elkarlanerako bokazioz, herri sektore ugarirekin batera, hor izan gara, lanean.
Alta, ez dira izan gurean albiste bakarrak. Eskualde bizi honen argazkia elite pribatu eta interes alderdikoiaren postal prefabrikatuarekin talkan dago, komunikabideetan bereziki denon ahotan jartzen gaituen afera presente egon baita: Urdaibaiko biosferan Guggenheim berri bat ezarri nahi digute.
Eskualde bizi honen argazkia elite pribatu eta interes alderdikoiaren postal prefabrikatuarekin talkan dago
Baina larriena da biosferaren garapen sozio-ekonomikoa hipotekatu, eta kostaldeko araua denon mutur aurrean aldatu izana; 100 metroko babesgunetik, 20 metrora murriztuta. Kezkagarriena eredu neoliberala ordezkatzen duen entitate pribatu baten interesak berton lan eta bizi garenon gainetik jartzeko asmoa gardenki azaldu izana da; eta diru publikoa horretarako bideratu nahi izatea, gainera. Asaldagarriena da ekosistema babestuaren gainetik sentitzea eta gaurko gazteontzat prekaritatera eta etxebizitza bat eskuratzeko ezintasunera kondenatzea. Arduragabekeria galanta da Busturialdeko herritarroi marketin kanpaina baten bidez iruzur egin nahi izatea. Bada, ez.
Bataila aurkeztuko dugu, noski baietz. Ez dugu Guggenheim Urdaibairik nahi; ez Sukarrietan bere garaian, ezta Muruetan eta Gernika-Lumon ere orain. Eta borroka hori irabazteko instituzioak, kaleak, lantegiak, ikastetxeak, epaitegiak baliatzea dagokigu. Zentzu horretan, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bide judiziala ordaintzeko ireki duen crowdfunding kanpaina babestu, eta herritarrak, ahal duten neurrian, ekarpen ekonomikoa egitera animatzen ditugu.
Busturialdeko egiturazko arazo errealei heldu eta eskualdearen erronkei erantzungo dien plana eraikitzeko baliabideak badaude, eta ditugun jakintza eta tresna guztiak bere zerbitzura jartzea dagokigu. Borrokaren bidez eskubideak eskuratu eta gurea dena defendatzeko determinazioa ardatz izan behar dugu.
Eta berriz esango dugu: lan duina, bizitza askea, zaintza publiko-komunitarioa, euskal kulturaren indartze lanak eta naturarekiko orekak erdigunean dituen eskualde eredu baten alde gaudenok gehiengoa gara Busturialdean.
Erronka horretan bidaide izango gara.
Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Irati Omagoieaskoa eta Ion Basurko, Sortu, Ernai eta LAB Busturialdearen izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]