Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

  • LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023ko irailaren 5ean - 09:34
Azken eguneraketa: 12:11
Hego Euskal Herrian langabeen gehiengoa emakumea da (%59)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aldizkako lan kontratua duten emakumeen kopurua gorantz doa; hots, maiatzetik hona kontratu horien %65,13 eten egin da Hego Euskal Herrian. LAB sindikatuak azpimarratu du lan kontratu horiek gorantz doazela Espainiako Estatuko lan erreforma indarrean jarri zenetik, eta gaur egun emakumeen artean nagusi dela.

Langabeen gehiengoa emakumea izateaz gain (%59) sindikatuak emakumeek lan kontratuetan jasan beharreko "prekarietatea" nabarmendu nahi izan du. "Azken hilabeteetan gertatu dena, uda tarteko egonik, emakumeen lan baldintzen prekarietatearen adierazle gordina da". Gizonezkoen artean, epe berean %29,23 eten dira aldizkako kontratuak.

Langabezia gora abuztuan

Abuztuan ere gora egin du langabeziak Hego Euskal Herrian, bigarren hilabetez jarraian. Lanbideren eta Nafar Lansareren datuen arabera, abuztuan uztailean baino 2.496 langabe gehiago daude. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan handitu da kopurua (1.005 eta 920, hurrenez hurren). Araban 558 langabe gehiago zenbatu dituzte, eta hamahiru Nafarroan. Hala, biztanleriaren %10 da langabea (%12,4 emakumeen artean, eta %7,9 gizonen artean)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!