“Zapia buruan eramateagatik diskriminatu egiten dituzte lantokietan”

  • Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa dela salatu du sindikatu horretako Ekintza Sozialeko Jaime Iribarrenek: "Ez gara nor epaitzeko emakume horiek zergatik eramaten duten hijaba. Errespetatu behar dugu bere janzteko hautua".

Argazkia: Ahotsa

2024ko otsailaren 15ean - 09:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak elkarretaratzea egin dute Iruñeko Sarasate pasealekuan Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean Lantokietan Stop Islamofobia goiburuarekin. Kasu konkretu baten salaketa egin dute, baina LAB sindikatuak adierazi du "ohikoa" dela halako diskriminazioa pairatzea: "Zapia erabiltzea oinarrizko eskubidea da eta ez luke diskriminaziorik eragin behar", esan du Jaime Iribarren LAB sindikatuko Ekintza Sozialerako Nafarroako arduradunak. "Ez da kasu bakana. Asko dira, eta aintzat hartu behar da nori egiten ari zaion min", jakinarazi du. Izan ere, emakume etorkin, arrazializatuak, prekarietatean lanean ari direnak gehienak direla salatzen ari dira. 

Lan Ikuskaritzak gertatu dena ikertzea eskatu dute elkarretaratzearen bidez. "Eskubide urraketa izan bada, ezin du beste alde batera begiratu", uste du Iribarrenek. Auzitegietara jotzeko eskatzen ari zaio salatzaileari, baina Europako Justizia Auzitegietako epaiak bete diren edo ez ikertzea Lan Ikuskaritzaren ardura dela iritzi dio LABek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xenofobia
2025eko ekainaren 4
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

2024ko maiatzaren 7
ANALISIA
Presidente biluza

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!