Nazioartea > Amerika > Kolonbia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Kolonbia
2018-07-01 | Ander Perez

Bake akordioen ondorenean bizi da Kolonbia, bake osora iritsi nahi eta ezinean. Herrialdeak normaltasun itxura eskaintzeko ahaleginean dihardu, baina indarkeria gorde du oraindik barrenean. Hitzarmenak betetzeko zailtasunei, negoziazioen aurkari nagusi izan den uribismoaren itzulera gehitu behar zaie orain, Ivan Duque presidente berriaren eskutik. Momentuz, agindu du ez duela bake akordioa “birrinduko”, baina aldaketak aurreikusi ditu.

Kolonbia kanaleko multimediak
2018-02-21 | Miren Osa Galdona
322 lider politiko hil dituzte Kolonbian 2 urteetan, azken biak asteburuan

Bake prozesua hedabide nagusien agendetan egon da, baina titular horien atzean beste errealitate bat ere badago: 322 lider politiko hil dituzte bi urtean; 49 FARCeko kide ohiak dira. Aurtengo zifrei erreparatuta, jada 33 buruzagi politiko hil dituzte. Azkenak asteburu honetan: FARCeko bi kide ohiei eraso egin diete. Hirugarren eraso bat ere izan da, lider indigena baten aurka, baina bizirik irten da.


2018-02-04 | Jon Torner Zabala
Emerson Cáceres 'Cacerolo'
Gaizkiaren errepresentazio dotorea, irribarre unibertsalak borobildua

Duela zenbait urte Salvador Dalí artistaren erretratua marraztu zuen Emerson Cáceres ‘Cacerolo’ pintore kolonbiarrak, aurpegi osoa zuri-beltzean, salbu eta ezpain ingurua. Gorriz margotu zuen, Batman komiki-sagako Joker gaizkilearen irribarrea irudikatuz. Hura izan zen Guasones bildumako bere lehenbiziko obra. Joker, Guasón baita Kolonbian. Dozenaka pertsona ezagunen erretratuak marraztu ditu ordutik, mihise gainean batzuk, Bogota... [+]


2017-11-12 | Jabi Zabala
María José Pizarro:
"Gerrillaz mintzatzea ia tabua da Kolonbian"

Duela 27 urte hil zioten aita, berak 12 zituela, baina hura ez zen bidearen amaiera izan, erbeste eta urruntze aldi luze baten abiapuntua baizik. Egiaren bila, 2010ean Kolonbiara bueltatu zen María José Pizarro, M-19 gerrillaren buruzagi Carlos Pizarro zenaren alaba, aitaren aldarrikatzaile nagusi bihurtuta. Simón Hernández zuzendariak egindako Pizarro film dokumentalaren beste protagonista dugu María José, haren bitartez aita zenaren figura ezagutzeko... [+]


2017-09-01 | Jon Torner Zabala
FARC eta bere futbol talde profesionala: gerrillariek ere "gol!" egin nahi dute oihu

Alderdi politiko bilakatu den FARCek futbolari gazteak hezi eta profesional bihurtzea du helburu, erakundeko Kirol Zuzendaritzako kide Edgar Cortések adierazi duenez. Blu Radio irratian egin dioten elkarrizketan, azaldu du vereda-guneetan futbola eta oro har kirola oinarri duten ekimenak burutuko dituztela, gizarteratzea xede.


2017-09-01 | Xalba Ramirez
FARCetik FARCera

Gerrilla mugimendua izatetik alderdi politikoa izatera jauzia egin du FARCek, siglak mantenduta. Izena eta logoa adostu dituzte: Guztion Indar Alternatibo Iraultzailea.


2017-08-07 | Axier Lopez
Venezuelako gobernua aldatzeko Mexiko eta Kolonbiarekin elkarlanean ari direla adierazi du CIAko zuzendariak

CIAko zuzendari Mike Pompeok elkarrizketa batean Venezuelaz esandakoak hautsak harrotu ditu. AEBek herrialde horretan dituen interesak eta gobernu aldaketaren alde lanean ari direla azpimarratzeaz gain, Kolonbia eta Mexikorekin elkarlanean ari direla adierazi du.


2017-06-11 | Xuban Zubiria
Luis Plaza Velez, Kolonbiako sindikalista
"Multinazionalek ahal duten guztia egingo dute bake akordioa bete ez dadin"

SAT sindikatuak gonbidatuta bi hilabete igaro ditu Luis Plaza Velez sindikalista eta irakasle kolonbiarrak Espainiako Estatuko sindikalismoa aztertzen. Euskal Herrira egindako bisita baliatu dugu Kolonbiaren gaurkotasunaz galdetzeko.


Erresistentzia martxa koloretsua

Kolonbiako herri indigenetako milaka lagunek “lurraldea, bizitza eta herrien duintasuna” aldarrikatu dute Jamunditik Calirainoko martxan. Gobernuaren eta FARC-en arteko akordioaz geroztik 180 herritar indigena hil dituztela eta herri indigenen aurkako giza eskubideen urraketa etengabea dela salatu dute ondorengo komunitateetako kideek: Guainia, Meta, Guajira, Amazonas, Misak eta Chami. Amalurra defendatu eta babesteagatik beldurtzen, hiltzen edo herrietatik botatzen dituztela salatu... [+]


Hogei egunez luzatu dute FARC-EPren armagabetzea, bake prozesuaren atzerapenagatik

Hiru astez luzatu dute FARC-EPren armagabetze prozesua; maiatzaren 30ean zen amaitzekoa, hasierako akordioaren arabera, baina ekainaren 20ra arte luzatu dute epea. Gobernuak ez ditu bake prozesurako azpiegiturak burutzeko epeak bete, eta atzerapenak eragin ditu.


2017-05-03 | Unai Aranzadi
Kolonbia ikusezina
MULTIMEDIA - dokumentala

Edozein gatazka konpontzeko horren arrazoiak ezagutu behar dira, zergatik ez ote dira Kolonbiarenak ezagutzera ematen? Santos presidenteak nazioarteko proiektu erraldoi baten inaugurazioan xanpaina edaten duen bitartean, handik gertu, proiektu horren erruz lekualdatutako haurrak hiltzen dira. Gerrillaren buruetako bat hil dutela esaten du Reyes jeneralak, baina ordu gutxira, indigenen buru zela onartzen du. Hiru haurren bortxaketagatik eta hilketagatik auziperatutako militarren kasua ikertzen... [+]